ARENE 6

18
Ira
22:30
ESKORIATZA (GIPUZKOA)
HERRIKO PLAZA
Doako emanaldia

Asteburu honetan Errekan Gora Ekimena burutuko da Eskoriatzan Atxorrotx Kultur elkartearekin ekimenez. Zuzeneko musikak garrantzi handia izango du hiru egunetan zehar, musika egitarau koloretsuaz. 18 gauean Arene 6 taldea herriko plazan ariko da zuzenean.

Arene 6

Talde berria izan arren, banda osatzen duten musikariek eskarmetu handia dute musika ezsenan. Urteak atzera Erasoka, Smoking Barrels edota ukabilkada taldeetan ibilitakoak dira kideak. Aurreko taldeen rock eta punk oi! giroak alde batera uzti gabe, baino norabide berriak gehituz musikar, bidean bi grabaketa burutu dituzte, biak Sounds of Sirens estudioetan Iruñean. ‘Errautsetatik’ izeneko lehen diskoak 2022 urtean ikusi zuen argia, eta bertan 10 kantu biltzen ziren. 2023 honetan bi kantu berri plazaratu ditu taldeak ‘Bereizezinak’ izenpean, Kaset Ekoizpenak eta Tough Ain’t Enough​ Records zigiluen babesean. Lana Ep formatuko diseinu ederrean bilduta dator, eta laster argia ikusiko duen disko berriaren aurrerapen kantuak dira.

DISKOGRAFIA
📀 Errautsetatik [2022] 📀 Bereizezinak [2023]

Kokapena
Herriko plaza - Eskoriatza
Herriko plaza - Eskoriatza(a)n kontzertu gehiago
Bilaketa metodo berriak