Brigade Loco + Hell Beer Boys + Against You

27
Aza
18:00
ERRENTERIA/ORERETA (GIPUZKOA)
Lekuona fabrika
Sarrrera: Aurrez 15 euro. Egun berean 20 euro

Brigade Loco Oreretara itzuliko dira, “Bide baten esanahia” azken lana aurkezteko biraren barruan, Bergarakoekin batera, Hell Beer Boys mitikoak, Against You Iruñetik, eta kartela ixteko punk Oi euskaldun panoramako punta-puntako beste talde bat, Arene 6.  Apirileko hitzordua bertan behera geratu eta gero, Lekuonaren hormak burrunbatuko dituzte azaroaren 27an.

Brigade Loco

2017 urtean sortzen da Brigado Loco Bergara herrian. Musikalki punk rock eta street punk doinuetan sakontzne du taldeak, gitara riff bero eta ahots melodiko bezain sakonarekin. Sortu eta gutxira lehen diskoa grabatzen dute, eta ‘Ekintzek dute hitza’ diskoak ikusten du argia, taldearen lehen kantuekin, eta lehen lan horri esker kontzertu piloa eskaintzen dituzte Euskal Herriko luze zabalean. ‘Amets Bati Lotuta’ (2020) diskoarekin, egindako bidean beste urrtas bat eman zuen taldeak, zaletuak ehundaka batuz emanaldi beroetan. Berriki argitaratu da taldearen disko berriena den ‘Bide baten esanahia’ (2025) lana, orain arteko lanik borobilena.

DISKOGRAFIA
📀 Ekintzek dute hitza (2022) 📀 Amets Bati Lotuta (2020) 📀 Bide baten esanahia (2025)

Arene 6

Talde berria izan arren, banda osatzen duten musikariek eskarmetu handia dute musika ezsenan. Urteak atzera Erasoka, Smoking Barrels edota ukabilkada taldeetan ibilitakoak dira kideak. Aurreko taldeen rock eta punk oi! giroak alde batera uzti gabe, baino norabide berriak gehituz musikar, bidean bi grabaketa burutu dituzte, biak Sounds of Sirens estudioetan Iruñean. ‘Errautsetatik’ izeneko lehen diskoak 2022 urtean ikusi zuen argia, eta bertan 10 kantu biltzen ziren. 2023 honetan bi kantu berri plazaratu ditu taldeak ‘Bereizezinak’ izenpean, Kaset Ekoizpenak eta Tough Ain’t Enough​ Records zigiluen babesean. Lana Ep formatuko diseinu ederrean bilduta dator, eta laster argia ikusiko duen disko berriaren aurrerapen kantuak dira.

DISKOGRAFIA
📀 Errautsetatik [2022] 📀 Bereizezinak [2023]

Hell Beer Boys

Hell Beer Boys, 2002 urtean Goierrin sortutako Street Punk taldea da. Barduliako mugimendua ulertzeko ezinbesteko taldea izan da, eta erreferente zuzen bat atzetik etorri diren talde askorentzako. Hiru disko kaleratu dituzte musika bidean, “Ratas Del Oria”, “My Crew” eta “No Penseis Por Mi” lanak. Hainbat urte oholtzatik kanpo pasa ostean pasa den urtean Elgetan egin zen omenaldi jaialdi batetan kontzertu bat eskaini zuten, eta egun emanaldi batzuk eskaitzen ari dira. Aukera paregabea beraz, taldea zuzenean ikusteko.

Kokapena
Lekuona Fabrika
Lekuona Fabrika
Ugarritza Etorbidea, 1
20100, Errenteria
https://sarrerak.errenteria.eus/inicio
Bilaketa metodo berriak