Doinu Bat jaialdia:
Cock Sparrer + Brigade Loco + Kaleko Urdangak + Hell Beer Boys + No Limits + Chuleria, Joder! + Arene 6 + Streetwise + Perlata + Bull Brigade + Malad + Underdogz + Lions Law + CRIM
Urriaren 17 arrats gauean Doinu Bat jaialdia ospatuko da Iruñeako Nafarroa Arenan. Cock Sparrer, Brigade Loco, Kaleko Urdangak, Hell Beer Boys, No Limits, Chuleria Joder!, Arene 6, Streetwise, Perlata, Bull Brigade, Malad, Underdogz, Lions Law eta CRIM taldeak ariko dira zuzenean.
2017 urtean sortzen da Brigado Loco Bergara herrian. Musikalki punk rock eta street punk doinuetan sakontzne du taldeak, gitara riff bero eta ahots melodiko bezain sakonarekin. Sortu eta gutxira lehen diskoa grabatzen dute, eta ‘Ekintzek dute hitza’ diskoak ikusten du argia, taldearen lehen kantuekin, eta lehen lan horri esker kontzertu piloa eskaintzen dituzte Euskal Herriko luze zabalean. ‘Amets Bati Lotuta’ (2020) diskoarekin, egindako bidean beste urrtas bat eman zuen taldeak, zaletuak ehundaka batuz emanaldi beroetan. Berriki argitaratu da taldearen disko berriena den ‘Bide baten esanahia’ (2025) lana, orain arteko lanik borobilena.
DISKOGRAFIA
📀 Ekintzek dute hitza (2022) 📀 Amets Bati Lotuta (2020) 📀 Bide baten esanahia (2025)
2011 urtean Bergara eta Azkoitia artean sorturiko musika taldea da Kaleko Urdangak. Musikalki punk oi! musika eremuan kokatzen da takdearen jarduera, baino bestelako giroak ere jorratu izan dituzte garapen etengabean. Taldeak bi aro nagusi izan ditu: Lehena 2011 eta 2014 bitartean, non ‘Eman Bai!’ debuteko diskoa eta dozenaka zuzeneko emanaldi utzi zituen taldeak bidean. Bigarrena, 2016 urtean abiatu zuten abeslari aldaketarekin batera, eta diskografia oparoa osatu du taldeak denbora tarte honetan. Taldearen estudioko azken emaitza ‘Bizirik’ izeneko diskoa da, Andoaingo Garate Studioetan grabatua eta 2021 urtean kaleratua Tough Ain’t Enough Records diskoetxearen babesean. Remen (ahotsa), Biru (gitarra), Moto( baxua) eta Ekaitz (bateria) dira egun Kaleko Urdangak.
Bizkaiko Ezkerraldean sortzen da Chuleria, Joder! taldea. Urteak atzera beste musika egitasmoetan ibilitako musikariek osaturiko banda da honakoa, besteak beste, Desorden, 112… Taldeak estudioko bigarren diskoa grabatu berri du Haritz Harreguy soinu teknikariaren gidaritzapean, eta ‘La Urbe’ debuteko diskoaren jarraioena dela esan daiteke. Euskaraz eta gazteleraz abesturiko kantuak dira taldeak lantzen dituenak, musikalki, punkrock giroetan. Antxon (gitarra), Miryam (bateria), Alda (baxua) eta Iratxe (ahotsa) dira taldeko kideak.
DISKOGRAFIA
📀 La urbe [2023] 📀 Siempre me siento regular [2025]
Talde berria izan arren, banda osatzen duten musikariek eskarmetu handia dute musika ezsenan. Urteak atzera Erasoka, Smoking Barrels edota ukabilkada taldeetan ibilitakoak dira kideak. Aurreko taldeen rock eta punk oi! giroak alde batera uzti gabe, baino norabide berriak gehituz musikar, bidean bi grabaketa burutu dituzte, biak Sounds of Sirens estudioetan Iruñean. ‘Errautsetatik’ izeneko lehen diskoak 2022 urtean ikusi zuen argia, eta bertan 10 kantu biltzen ziren. 2023 honetan bi kantu berri plazaratu ditu taldeak ‘Bereizezinak’ izenpean, Kaset Ekoizpenak eta Tough Ain’t Enough Records zigiluen babesean. Lana Ep formatuko diseinu ederrean bilduta dator, eta laster argia ikusiko duen disko berriaren aurrerapen kantuak dira.
DISKOGRAFIA
📀 Errautsetatik [2022] 📀 Bereizezinak [2023]
Iruñean 2017an sortutako banda bat da Streetwise. 2019an plazaratu zuten beraien lehen lana eta bertan punk oi! giroko hamaika korte azkar entzuteko aukera eskaini zuten. ‘Kaosa Euskal Herrian’ aspaldian Euskal Herrian oi! doinuekin eta kaleko soinu azkarrekin egin den bilduma handienean ere abesti bat sartu zuten iruindarrek: ‘Amaiera’. 2021 urtean beste lan bat plazaratu zuten ‘Egia ala gezurra’ izenpean. Laster argitaratuko da taldearen estudioko azken emaitza: ‘Deus Ez-Ikustezin’ EP berria.
Arrasaten 2015ean sortutako punk rock eta rock&roll taldea da Perlata. Sortu eta gutxira ‘Nondik hasi’ lana plazaratu zuten, eta bidea ondo ikasita, 2018an ‘Urrezko kaiola’ kaleratu zuten. Geldi ez dagoen taldea izanik, 2020 hasieran ‘Duguna esateko’ lana argitaratu zuten. Bide horretan, laster ikusiko du argia Lorenzo records estudioetan grabatu berri duten disko berriak. Gaur egun Maialen (baxua eta ahotsa), Jaione (bibolina), Ane (gitarra eta ahotsa) eta Txerra (bateria) dira Perlata.
Hell Beer Boys, 2002 urtean Goierrin sortutako Street Punk taldea da. Barduliako mugimendua ulertzeko ezinbesteko taldea izan da, eta erreferente zuzen bat atzetik etorri diren talde askorentzako. Hiru disko kaleratu dituzte musika bidean, “Ratas Del Oria”, “My Crew” eta “No Penseis Por Mi” lanak. Hainbat urte oholtzatik kanpo pasa ostean pasa den urtean Elgetan egin zen omenaldi jaialdi batetan kontzertu bat eskaini zuten, eta egun emanaldi batzuk eskaitzen ari dira. Aukera paregabea beraz, taldea zuzenean ikusteko.