Odolkiak Ordainetan + Ajou! + Ateri
Odolkiak Ordainetan taldeak bira berria abaituko du argitaratu berri duen ‘Gure Tenplu Galduak’ diskoa aurkezteko. Irailaren 25 gauean Bilboko Kafe Antzokian ariko da banda, non Ajou! eta Atari taldeak izango dituzten lagun.
Tafallan sortutako rock’n roll taldea da Odolkiak Ordainetan, betiko lagunen artean musikarekiko grina landu eta sentitzen zutena kanporatzeko sortua. Punk rocka, rockabillya eta psychobillya nahasten dituzte, erritmo azkarrak melodia itsaskorrekin uztartuz, jarrera zuzena galdu gabe. Disko luze bat eta bi EP atera dituzte orain arte, eta 2026ko udan haien bigarren lan luzea kaleratu dute ‘Gure Tenplu Galduak’ izenpean, hainbat urteetan zehar landutako abesti bilduma berria.
DISKOGRAFIA
📀 Odolkiak Ordainetan [2014] 📀 Lo Egin aurretik [2019] 📀 Odolkiak Ordainetan vs Screamers & Sinner [2022] 📀 Gure Tenplu Galduak [2026]
Iruñerriko lau gaztek osatzen dute Ajou! taldea. Urtebete besterik ez da entseguetan hasi zirela, eta dagoeneko kalean dute lehen maketa, eta hasi dira lehen zuzenekoan eskaintzen. Debuteko lana Musiikki estudioetan grabatzen dute, eta bertan taldeak berak egindako lau kantu topa ahal dira diseinu lan koloretsuan. Musikalki punkaren eta poparen artean kokatzen da banda.
Aretxabaletako KuaARTelean sorturiko taldea da Atari. 2024 urtean elkartu zen banda, eta musikalki punk eta post-hardcore melodiko doinuak lantzen dituzte euren kantuetan. Bidean disko bakarra kaleratu dute, 2026 urteko Maiatzean argitaratu zen ‘Ilun eta argi’ sei kantuz osaturiko EP lana. Javi Egino (ahotsa), Paul Casal (gitarrak eta ahotsa), Oier Arregi (gitarrak), Ibai Agirreurreta (baxua) eta Asel Errasti (bateria) dira Ateri.
DISKOGRAFIA
📀 Ilun eta argi [2026]
Done Bikendi Kalea,
Bilbo