Rüdiger

24
Ira
20:00
BILBO (BIZKAIA)
Kafe Antiokia (Kutxa Beltza)
Sarrera: Aurrez 10 euro. Bertan 12 euro

Iraialren 24 arratsean “Love Is a Muscle” diskoa aurkeztuko du Rüdiger bandak Bilboko Kafe Antzokiko Kutxa Beltzan.

Rüdiger

Felix Buff musikariak gidatzen duen musika egitasmoa da Rüdiger. Willis Drummond taldeko bateria-jotzailea izateagatik da ezaguna Felix Buff, baino talde askoren laguntzaile aritu da urteak atzera ere, Joseba Irazoki eta Lagunak, Rafa Berrio edo Joseba Lenoir Gang taldeetan esaterako. Rüdiger egitasmoa konfinamendu garaian sortu zen, bere buruan zituen kantu zirriborro batzuk gitarra akustikoarekin kantu bilakatzean. Gerora etorri zen ‘Before It’s Vanished’ debuteko diskoa, estudioko bigarrena ‘The Dancing King’, eta berriki kaleratu den ‘Love is a Muscle’ hirugarren lana.

DISKOGRAFIA
📀  Before It’s Vanished [2021] 📀 The Dancing King [2023] 📀 Love is a Muscle [2026]

Kokapena
Kafe Antzokia
Kafe Antzokia
Done Bikendi Kalea,
Bilbo
http://www.kafeantzokia.eus/agenda/
Kafe Antzokia(a)n kontzertu gehiago
Bilaketa metodo berriak