RÜDIGER + Amaia Miranda
Irailaren 18an Rüdiger banda zuzenean ariko da Biarritzeko Atabal aretoan. Berriki argitaratu duen ‘Love is a Muscle’ diskoa aurkeztuko du emanaldi honetan. Emanaldia Amaia Mirandak zabalduko du.
Felix Buff musikariak gidatzen duen musika egitasmoa da Rüdiger. Willis Drummond taldeko bateria-jotzailea izateagatik da ezaguna Felix Buff, baino talde askoren laguntzaile aritu da urteak atzera ere, Joseba Irazoki eta Lagunak, Rafa Berrio edo Joseba Lenoir Gang taldeetan esaterako. Rüdiger egitasmoa konfinamendu garaian sortu zen, bere buruan zituen kantu zirriborro batzuk gitarra akustikoarekin kantu bilakatzean. Gerora etorri zen ‘Before It’s Vanished’ debuteko diskoa, estudioko bigarrena ‘The Dancing King’, eta berriki kaleratu den ‘Love is a Muscle’ hirugarren lana.
DISKOGRAFIA
📀 Before It’s Vanished [2021] 📀 The Dancing King [2023] 📀 Love is a Muscle [2026]
Allée du Moura
Biarritz