Odolkiak Ordainetan + Bidelapurrak + Sofokaos

03
Urr
18:00
IRUÑEA (NAFARROA)
Zentral
Sarrera: 15 euro

Odolkiak Ordainetan taldeak bira berria abaituko du argitaratu berri duen ‘Gure Tenplu Galduak’ diskoa aurkezteko. Urriaren 3an Zentral aretoan ariko da banda non Bidelapurrak eta Sofokaos taldeak izango dituzten agertokian lagun.

Odolkiak Ordainetan

Tafallan sortutako rock’n roll taldea da Odolkiak Ordainetan, betiko lagunen artean musikarekiko grina landu eta sentitzen zutena kanporatzeko sortua. Punk rocka, rockabillya eta psychobillya nahasten dituzte, erritmo azkarrak melodia itsaskorrekin uztartuz, jarrera zuzena galdu gabe. Disko luze bat eta bi EP atera dituzte orain arte, eta 2026ko udan haien bigarren lan luzea kaleratu dute ‘Gure Tenplu Galduak’ izenpean, hainbat urteetan zehar landutako abesti bilduma berria.

DISKOGRAFIA
📀  Odolkiak Ordainetan [2014] 📀 Lo Egin aurretik [2019] 📀 Odolkiak Ordainetan vs Screamers & Sinner [2022]   📀 Gure Tenplu Galduak [2026]

Sofokaos

Sofokaos talde nafarra 2013 urte inguruan sortu zen Antsoain herrian. Musikalki punk rocka eta oi! giroak nagusi dira taldearen doinuetan eta ia hamarkada bat daramate agertokietan egurra banatzen. Urte hauetan guztietan diskografia oparoa batu du taldeak, musika bidean ‘Oztopoak gaindituz’ (2015), ‘Gure doinuak’ (2017) eta oraingoz azkena duten ‘Errealitatearen beste aurpegia’ (2022) diskoak argitaratuz.

Bidelapurrak

2014 urtean sortu zen Bidelapurrak egitasmoa Gasteizen, Ander Solozabal eta Ekaitz Aranberri bat egitean biko formatuko egitasmoan. Denborarekin talde izaera hartzen joan zen eta egun banda sendo bat dira, zazpikote bezala taularatuz zuzeneko emanaldietan zein estudioko grabaketetan. Musikalki folk eta rock giroetara bideratzen dituzte doinuak. Bidean estudioko hiru lan luze kaleratu dituzte, horietako azkena 2024 urteko ‘Inorenak ez diren lurretan’ lana.

DISKOGRAFIA
📀 Zenbat negar bazterretan [2014] 📀 Gorriak eta bi [2018] 📀 Inorenak ez diren lurretan [2024]

Kokapena
Zentral aretoa
Zentral aretoa
Santo Domingo Merkatua, Z/G
Iruñea
https://www.zentralpamplona.com
Zentral aretoa(a)n kontzertu gehiago
Bilaketa metodo berriak