Odolkiak Ordainetan + Añube
Odolkiak Ordainetan taldeak bira berria abaituko du argitaratu berri duen ‘Gure Tenplu Galduak’ diskoa aurkezteko. Azaroaren 11 arrats gauean Sanagustin Kulturgunean ariko da banda, non Añube taldea izango duten agertokian lagun.
Tafallan sortutako rock’n roll taldea da Odolkiak Ordainetan, betiko lagunen artean musikarekiko grina landu eta sentitzen zutena kanporatzeko sortua. Punk rocka, rockabillya eta psychobillya nahasten dituzte, erritmo azkarrak melodia itsaskorrekin uztartuz, jarrera zuzena galdu gabe. Disko luze bat eta bi EP atera dituzte orain arte, eta 2026ko udan haien bigarren lan luzea kaleratu dute ‘Gure Tenplu Galduak’ izenpean, hainbat urteetan zehar landutako abesti bilduma berria.
DISKOGRAFIA
📀 Odolkiak Ordainetan [2014] 📀 Lo Egin aurretik [2019] 📀 Odolkiak Ordainetan vs Screamers & Sinner [2022] 📀 Gure Tenplu Galduak [2026]
Pandemian zehar sorturiko musika egitasmoa da Añube. Haseran formatu akustikoan eman zituzten lehen pausoak hiruko moduan, gerora seikote bezala taldea osatu arte. Musikalki rockean sakontzen du taldeak, folk eragin eta punk jarrerarekin. Arrasate, Bergara eta Ataun herriko sei musikariek osatzen dute banda.
DISKOGRAFIA
📀 Añube [2021] 📀 Errautsetatik [2024]
Plaza Nagusia Plaza
Azpeitia