Gozategi + Los Zopilotes Txirriaos + Afonica Naranjo

08
Abu
22:00
AIA (GIPUZKOA)
Plaza
Doako emanaldia, jaiak
Gozategi

30 urte bete ditu Gozategi taldeak agertokian, eta oraindik orain taldea osasun onean dela erakusten dute ia astebururo eskaintzen ari diren zuzeneko emanaldietan. 90. hamarraldiaren haseran agertu zen musika eszenan Gozategi, eta sekulako arrakasta lortu zuten triki doinuak bestelako musika eraginekin uztartuz. Geroztik, etengabeko musika bidea egin du bandak, urtez urtez diskoak argitaratuz eta kontzertuak eskainiz. Ez hori bakarrik, haserako musika mantenduz, Gozategiren disko bakoitzean bide berrietan barneratu da taldea, musikalki giro eta erritmo berriak gehituz taldearen kantu zerrendara.

Los Zopilotes Txirriaos

Los Zopilotes Txirriaos taldeak napar-mex erako musika jorratzen du. Kojon Prieto eta Los Huajalotes taldearen antzera, mexikar rantxerak dituzte musika sustrai, nafarroako ardo goxoz bustitako kantu alai eta festazaleak eskainiz zuzeneko eroetan. 2010 urtetik martxan, iraupen luzeko lau disko kaleratu dituzte, horietako azkena ‘La Chica Maravilla’ lana. Diskoa Pottoko estudioetan grabatua izan da 2021 urtean zehar, eta teknikari lanetan Fredi Pelaez aritu da soinu mahaiaren bestaldean. Disko honetako kantu guztiak taldeko abeslari den Konejo Eseberrik idatzi ditu, eta talde lanean erregistratuak izan dira estudioko sesioetan.

Kokapena
AIA - PLAZA
AIA - PLAZA(a)n kontzertu gehiago
Bilaketa metodo berriak