Abenduaren 5etik 8era Durangoko Liburu eta Disko azokan izango gara gure Stand propioarekin. Beste urte batez, auto-ekoizpenei bide emango diegu gure txoko txikian. Zerrenda honatako disko guztiak 2025 urtean ikusi dute argia, eta lan guztietan euskara da hizkuntza nagusia.
MUSIKA ZUZENEAN STAND – DURANGOKO AZOKA
112
Mundu hau...
- Formatua: CD
- Diskoetxea: Auto-ekoizpena
- Abesti kopurua: 4
- Prezioa: 5 euro
- Kaleratze-data: 2025 Abendua
112 taldea Arrasaten sortzen da, WC taldeko errautsetatik. 2023 urtean lehenengo diskoa kaleratu zuen bandak 'Azken deia' izenpean, eta diskoa besapean makina kontzertu eskaini zituzten. Berriki bigarren lanak ikusi du argia 'Mundu hau...' izenekoa, eta bertan lau kantu berri biltzen ditu bandak Arrasateko Hamarratz musika gunean grabaturikoak. Musikalki punk rocka doinuetan kokatu daiteke 112 banda.
Informazio gehiago
Ainhoa Urteaga
Arrakala
- Formatua: CD
- Diskoetxea: Auto-ekoizpena
- Abesti kopurua: 11
- Prezioa: 10 euro
- Kaleratze-data: 2025 azaroa
Aitzol Ibarloza bidelagun, 2022an kaleratu zuen Ainhoa Urteagak 'Ezbaian' izeneko lehen diskoa. Orain, bakarlari gisa dator 'Arrakala' diskoa besapean, eta hamaika abestiz osaturiko lan berriarekin. Estudioan grabatutako zortzi abestik, eta hiru zuzeneko akustikok osatzen dute proiektu hau, non natura eta barne emozioen arteko lotura du jomuga diskoak. Diskoa CD formatuan plazaratu da eta sarean ere topatu daiteke.
Informazio gehiago
Ane Han
Itzulera(K)
- Formatua: CD
- Diskoetxea: Auto-ekoizpena
- Abesti kopurua: 6
- Prezioa: 10 euro
- Kaleratze-data: 2025 Azaroa
Ane Han musika taldea oraingoan lan berriarekin dator, 'Itzulera(k)' izeneko sei kantuko EP disko batekin. Pasatakoak pasata, zentzu askotako itzulerak proposatuko ditu taldeak azken lan honetan; birsortze eta berreraikuntza prozesu batetik abiatutako letra eta doinuak izango dira entzungai taldeak dakarren estiloan. Diskoak auto-ekoizpen modura ikusi du argia.
Informazio gehiago
Atxurra
Mailu.Iltze.Buru
- Formatua: CD
- Diskoetxea: Knives-out Records
- Abesti kopurua: 6
- Prezioa: 16 euro
- Kaleratze-data: 2025 azaroa
Bidasoaldean Death Metal eta Hardcore munduak uztartuz agertu berri den taldea da Atxurra. Lehenengo diskoa 'Mailu.Iltze.Buru' izenpean kaleratzen dute, eta Pariseko Knives-Out Records diskoetxeak plazaratua izan da 2025eko azaroan. Bertan 6 kantu batzen dira diseinu lan ederran bulduta. Diskoa kalean kontzertu batzuk ematen hasitakoak dira jada.
Informazio gehiago
Badmintones
Luze Ozen Iraun
- Formatua: CD deskarga digitala
- Diskoetxea: Auto-ekoizpena
- Abesti kopurua: 7
- Prezioa: 5 euro
- Kaleratze-data: 2025 Azaroa
Badmintones, rock alternatiboa eta post-punkean oinarritzen den talde donostiarra da. Euren kantuetan soinu esperimentalak bilatzen dituzte; ahotsekin jokatuz, eta sintetizadore eta efektu pedalen bitartez, doinu itsaskorrak landuz. Power trio modura, Badmintones taldea 2023 urtean sortu zuten Mikelek (gitarra eta ahotsak), Jon Mikelek (bateria) eta Iñakik (baxua, sintetizadoreak eta ahotsak).
Informazio gehiago
Basati
Gaitz Ilunen Ordua
- Formatua: CD
- Diskoetxea: Auto- ekoizpena
- Abesti kopurua: 12
- Prezioa: 12 euro
- Kaleratze-data: 2025 Iraila
Basati 2017an Tolosa (Gipuzkoa) herrian sortutako euskarazko Heavy Metal taldea da. 2025 honetan beraien bigarren diskoa aurkeztu dute 'Gaitz Ilunen Ordua' izenekoa. Hamabi kanta anitzez osatutako lan berri honetan doinu eta erritmo indartsuak lantzen dituzte. Taldea horrela osatua dago: Axipu (gitarra), Marcus (ahotsa nagusia), Gartzi (baxua) eta Sama (bateria).
Informazio gehiago
Begipuntuan
Matazak
- Formatua: ARGAZKI FANTZINEA
- Diskoetxea: Auto-ekoizpena
- Abesti kopurua: 64 orrialde
- Prezioa: 7 euro
- Kaleratze-data: 2025 Azaroa
Kableak aitzakiatzat hartuta, kontzertuetako argazkien bilduma da lan hau. Hamar urtez kontzertuz kontzertu Aritz Larreak (Begipuntuan) osatutako bilduma, zuri beltzezko 55 argazkiz osatua. Ohiko argazki distiratsuak alde batera utzi, eta kaosaren aldeko aldarria; sare sozialen garaiotan papera eta errealismoaren aldeko apustua.
Informazio gehiago
Bisai
Hemen Naiz
- Formatua: CD eta BINILOA
- Diskoetxea: Auto-ekoizpena
- Abesti kopurua: 11
- Prezioa: CD 10 - BINILOA 20 euro
- Kaleratze-data: 2025 Ekaina
2024 urte hasieran eraturiko taldea nafarra da Bisai. Taldea sortu eta gutxira MIK estudioetan sartzen da banda Mikel Irazokiren gidaritzapean estudioko lehen lana grabatzera, 'Hemen naiz' izenpean kaleratzen dena. 2024ko abenduaren 25ean zuten lehen kontzertua, eta gerora hiru single kaleratu zituzten lanaren ardatz kontzeptuala bideoklip bidezko 'laburmetrai' bihurtuz.
Informazio gehiago
Cobra
Henko
- Formatua: CD eta BINILOA
- Diskoetxea: Auto-ekoizpena
- Abesti kopurua: 6
- Prezioa: CD 10 - BINILOA 20 euro
- Kaleratze-data: 2025 Azaroa
Aldizkako jarduera baten ondoren, eta taldekide berrien sarrerarekin Cobra Euskal Herriko rock/metal taldea 'Henko' (2025) disko berriarekin dator. Bere azken lan pertsonalenak, aldaketa, erabakiak eta ondorioak, agurrak eta etsipena, akatsetik sortzen den ikaskuntza eta, batez ere, erresilientzia aztertzen dituzten sei abesti biltzen ditu: une ilunenetan ere altxatzeko, aurrera begiratzeko eta indar eta motibazioz jarraitzeko.
Informazio gehiago
Erromintxelak
Nork Erran Eni
- Formatua: CD
- Diskoetxea: Gaztelupeko Hotsak
- Abesti kopurua: 8
- Prezioa: 10 euro
- Kaleratze-data: 2025 iraila
Erromintxelak 2021ean Arrasaten sortutako swing taldea da. Partaide guztiek musika ikasketak dituzte eta eskarmentu handiko musikariak dira bai estudioan, baita zuzenekoetan ere. Gaur egun, irakasle dihardute Euskal Herriko musika eskola zein kontserbatorioetan. Euskaraz egindako abestiak eta instrumentu akustikoekin inprobisatuz, ikuskizun paregabea eskaintzen dute, swing eta gipsy musikaren ezaugarri dibertigarrietan oinarrituz.
Informazio gehiago
Fito Skins
Umiltasuna
- Formatua: CD eta BINILOA
- Diskoetxea: Durangaldeko musika
- Abesti kopurua: 7
- Prezioa: CD 8 - BINILOA 15 euro
- Kaleratze-data: 2025 Abendua
Taldea bikote akustiko moduan hasi zen 2020 bueltan, pandemia garaian. 2023an lehen diska kaleratu zuten, jada hiruko moduan, baxua gehituz kantetara. Disko berrian laukote formatua hartu dute, bateria gehituta. Esentzia akustikoa eta armonika doinuak mantentzen dituzte 'Umiltasuna' izeneko disko berrian, baina ukitu desberdinak ere topatu daitezke kantutean.
Informazio gehiago
GAR
Oraina eskuetan
- Formatua: CD
- Diskoetxea: Auto-ekoizpena
- Abesti kopurua: 8
- Prezioa: 12 euro
- Kaleratze-data: 2025 urria
Jon Garcia Zabala musikariak (gitarra eta ahotsa) martxan jarri du GAR egitasmoa. 15 urtez beste musika talde batean ibili eta gero, bere proiektu pertsonalagoarekin dator. Proposamen berri honetan, pop-rockean oinarritzen diren abesti intimoago eta sakonagoak konposatu ditu. Liher Granados Lauzirika (baxua), Asier Ardanza Cuevas (bateria) eta Martzel Vargas Zabala (gitarra) bidailagun ditu zuzenean.
Informazio gehiago
GZR
Nola Hil Nahi Dek?
- Formatua: BINILOA
- Diskoetxea: GRAKA
- Abesti kopurua: 12
- Prezioa: 15 euro
- Kaleratze-data: 2025 ABUZTUA
Kostaldeko salitre hotzak burua herdoildutako lau lagun dira GZR. Getariako entsaio lokal zikinean RNR garajero zaharra eta punk gordina nahasten dituzte. 2022tik martxan, Getaiko Grakaren laguntza izan dute 'Nola Hil Nahi Dek?' bigarren diskoa argitaratzeko.
Informazio gehiago
Ginka Biloba
Ginka Biloba
- Formatua: CD
- Diskoetxea: Auto-ekoizpena
- Abesti kopurua: 8
- Prezioa: 10 euro
- Kaleratze-data: 2025 urria
Olatz Urkia (Baxua), Iker Leibar (Bateria) eta Julen Ribas-(gitarra eta ahotsa) dira Ginka Bilona. 2023an sortua, taldaren izen bera daraman diskoa argitaratu berri dute. Abiapuntu bezala rock estiloa hartzen dute, kantu bakoitzari bere bidea egiten utziz. Musikari dioten maitasunak, 'Ginkgo Biloba' zuhaitza lez, tinko irauten du inguratzen zuen mundua desagertu edo eraldatu bada ere.
Informazio gehiago
Harria
Hemen
- Formatua: CD eta BINILOA
- Diskoetxea: Auto-ekoizpena
- Abesti kopurua: 9
- Prezioa: CD 10 - BINILOA 20 euro
- Kaleratze-data: 2025 Iraila
Harria proiektuaren gidari den Aitor Aldanondo bergararrak bizipen sendoak pilatu ditu musikan zein bizitzan. Brigada Criminal taldea desegin zutenetik punk-rocka alboratuta dauka, sustraietako musika eta folkaren bideetan barna ibili da Bizardunak, Fiachras edo WAB taldeetan. Ekaitz Aranberri, Guille Sanz, Maitane Azkarate, Ander Elorza eta Adolfo Alcoceren alboan 'Hemen' diskoa aurkezten dute orain.
Informazio gehiago
Hartzak Zeruan
Bidean
- Formatua: CD
- Diskoetxea: Auto-ekoizpena
- Abesti kopurua: 6
- Prezioa: 5 euro
- Kaleratze-data: 2025 maiatza
Nafarroako herri txiki bateko udaletxeko biltegiaren sakonean, Arakil bailarako Hiriberrin sortutako PowerDuoa da Hartzak Zeruan. Telecaster batekin egindako riff distortsionatuetan eta baterian erritmo sendo eta bizietan oinarritzen dira, biak bat osatuz, beti ere ahotsen melodian indarra eta garrantzia jarriz. 2025eko maiatzean 6 abestiz (6 alez) osatutako lehen EP grabatu dute, 'Bidean' izenpean argitaratua.
Informazio gehiago
Heriotz
Sumagaitz
- Formatua: CD
- Diskoetxea: Auto-ekoizpena
- Abesti kopurua: 10
- Prezioa: 8 euro
- Kaleratze-data: 2025 iraila
2021. urtean Bilbon sortutako rock taldea da Heriotz. Hasieran hirukote gisa eratu zen, eta azken urte honetan laukote bihurtuta, lan askoren ostean, 'Sumagaitz' lehen diskoa argitaratu du bandak irailean. Musikalki, Punk Rock, Metal, Grunge eta Pop doinuak uztartzen ditu taldeak bere kantuetan, eta lehen diskoko 10 kantuan ikus daiteke argiki.
Informazio gehiago
Hondora
Hondoratu eta azalera irten
- Formatua: CD
- Diskoetxea: Auto-ekoizpena
- Abesti kopurua: 8
- Prezioa: 12 euro
- Kaleratze-data: 2025 Azaroa
Ibaiek eta Elisak 2017an ezagutu zuten elkar. Geroztik, Hondora soiltasunetik garatzen joan da: tabernetan bertsio akustikoak jotzen hasi ziren, eta gaur, euren lehen lan originala aurkezten dute, 'Hondoratu eta azalera irten' izenpean, 8 abesti biltzen dituen lehen diskoa, Erviti Estudioan produzituta eta grabatuta.
Informazio gehiago
Horzdun
Barealdiaren ondorengo ekaitzak hondamendia dakar
- Formatua: BINILOA
- Diskoetxea: Haginak diskak
- Abesti kopurua: 8
- Prezioa: BINILOA 20 - CD 10 euo
- Kaleratze-data: 2025 Maiatza
2017. urtean Horzdun jaio zen. Taldearen sorreratik 6 hilabetetara 'Eskifai baten urpeko kondairak' EP-a plazaratu zuten, Sludge Metal eta Doom doinuez betetako lana itsasoari gurtza egiteko. Pandemiaren ondoren kide aldaketak medio, bi zatitan banatutako bigarren disko grabatu berri dute 'Barealdiaren ondorengo ekaitzak... hondamendia dakar.', zortzi kantuz osatutako lana, Haginak Diskak zigiluaren eskutik argitaratua.
Informazio gehiago
Indabe
Ez banaiz
- Formatua: CD
- Diskoetxea: Auto-ekoizpena
- Abesti kopurua: 7
- Prezioa: 12 euro
- Kaleratze-data: 2025 martxoa
Indabe taldea Donostian sortu zen, eta Uxuek (gitarra eta ahotsa), Peruk (bateria) eta Norak(baxua) osatzen dute. Lehenengo EP-a 2023 urtean kaleratu zen: 'Noiz arte?' izenpean, eta 2025eko martxoaren 'Ez banaiz' albuma argitaratu ikusten du argia. Pop-rockaren eremuan kokatzen du hirukoteak bere musika.
Informazio gehiago
Inner
Arrakala
- Formatua: BINILOA
- Diskoetxea: Iparragirre rock zigilua
- Abesti kopurua: 7
- Prezioa: 15 euro
- Kaleratze-data: 2025 urtarrila
Gernika-Lumon sortutako laukotea da Inner. Emozioz beteriko pop rock doinu ilunak lantzen ditu bandak, barru-barruan duten hori atera asmoz. 'Arrakala' izeneko lehenengo lan luzea aurkezten dabil banda, 2024an Tio Pete estudioan zuzenean grabatutako diskoa, 2025 argitaratu dena.
Informazio gehiago
Izan Bai
Dena galdu baino lehen
- Formatua: CD
- Diskoetxea: Auto-ekoizpena
- Abesti kopurua:
- Prezioa: 10 euro
- Kaleratze-data: 2025 Urtarrila
Gipuzkoako Izan Bai musika taldeak 'Dena galdu baino lehen' diskoa argitaratu du. Heavy metalean oinarritutako diskoa da nahiz eta trash ikutuak dituen, beti ere, melodia itsaskor eta aberatsak gailenduz. Ixak Arrutiren (Mendeku Itxua, Izeberg..) proiektu pertsonal bezala hasi zenak talde izaera hartu du.
Informazio gehiago
KAK!
Kendutako azken kartela
- Formatua: BINILOA
- Diskoetxea: Auto-ekoizpena
- Abesti kopurua: 8
- Prezioa: BINILOA 20 euro
- Kaleratze-data: 2025 abendua
KAK! taldea 2024 urtean sortzen da Meñakabarrenan. 2025 urteko neguan taldearen lehen diskoa kaleratzen da, zortzi abestiz osatua, Mikel Reparazen estudioan grabatua eta Kaki Arkarazok masterizatua. Musikalki Punka, New Wavea eta Popa uztartzen dituzte euren abestietan. Asier, Irati, Joanes eta Etxahun dira taldeko partaideak.
Informazio gehiago
Konorte
Erraietako itzalak
- Formatua: CD
- Diskoetxea: Auto-ekoizpena
- Abesti kopurua: 8
- Prezioa: 10 euro
- Kaleratze-data: 2025 Maiatza
Durangoko eta Zornotzako lagunek osatutako hardcore/metal taldea da Konorte, eta Rise Up eta Te Parto la Kara musika taldeetan ibilitako musikariak osatzen dute. Taldearen abestiek erritmo astun eta sendoak dituzte, letra zuzen eta gordinekin, eta inguruan dituzten bidegabekeriak eta egungo zirku politikoa salatzen dituzte. 'Erraietako itzalak' taldearen estudioko bigarren diskoa da, taldearen izen bera eraman zuen debuteko lanaren segida.
Informazio gehiago
Krifis
Anabasis
- Formatua: CD
- Diskoetxea: Auto-ekoizpena
- Abesti kopurua: 7
- Prezioa: 10 euro
- Kaleratze-data: 2025 Iraila
Krifis 2024an Donostian sortutako metal instrumental taldea da, Iñigo Larrunbidek (gitarra), Martin Graok (gitarra), Mikel Vergarak (baxua) eta Rafa Blancok (bateria) osatua. 2025ean lehen lana argitaratu dute, 'Anabasis', non riff indartsuak, erritmo aldaketa ugari eta dinamika kontraste handiak aurki daitezkeen, euren estiloari nortasun propioa emanez.
Informazio gehiago
Lukiek
#3
- Formatua: CD eta BINILOA
- Diskoetxea: Ático Stereo
- Abesti kopurua: 10
- Prezioa: CD 13 - BINILOA 23 euro
- Kaleratze-data: 2025 Apirila
Lukiek Mungiako (Bizkaia) sorturiko rock alternatibo taldea da. Lehen entseguak 2015. urtea aldera izan ziran, baina 2017tik aurrera hasi ziren kontzertuak ematen noizbehinka. Antton, Cristian eta Josu Ximun dira Lukiek, eta horrela taularatzen dira, hiruko moduan. Musika bidean hiru disko grabatu dituzte: #1 (2019), #2 (2021) eta berriki kaleratu den #3 (2025).
Informazio gehiago
Maite Larburu
Maizter
- Formatua: CD
- Diskoetxea: Auto-ekoizpena
- Abesti kopurua: 10
- Prezioa: 15 euro
- Kaleratze-data: 2025 Martxoa
Maite Larburu musikariak rol, bide eta genero desberdinetatik gurutzatzen du musika. Beste diziplinetako artistekin kolaboratzen du biolin jotzaile, abeslari edota konpositore moduan. Kantugile bezala lau disko plazaratu ditu; horietako bi Neighbor bikotearen izenpean. 'Maizter' Larbururen bostgarren diskoa da.
Informazio gehiago
Meliora
Utopia
- Formatua: CD
- Diskoetxea: Auto-ekoizpena
- Abesti kopurua: 12
- Prezioa: 10 euro
- Kaleratze-data: 2025 Iraila
Aiztondoko bailaratik datorren taldea da Meliora, hard rocka eta metala abiapuntu hartuz hainbat estilo nahasten dituena. Musika bidean bi disko argitaratu dituzte, biak AME estudioetan grabatuak Axular Arizmendiren gidaritzapean. Debuteko diskoak 2022 urtean ikusi zuen argia, eta bigarren lanak berriki argitaratu da 'Utopia' izenpean. Iñaki (ahotsa, gitarra eta teklatua), Markel (gitarra), Jokin (baxua) eta Ivan (bateria) dira taldeko kideak.
Informazio gehiago
Mikel Vega
Tresneria
- Formatua: BINILOA
- Diskoetxea: Repetidor zigilua
- Abesti kopurua: 9
- Prezioa: 17 euro
- Kaleratze-data: 2025 Urtarrila
Egungo Euskal Herriko eszena esperimentalean nabarmendutako musikaria, Mikel Vegak bere talentuaren arrastoa utzi du Loan, Orbain Unit, Conteiner eta batez ere Killerkume bezalako rock talde garrantzitsuetan. Izan ere, Sestaoko artistak bakarkako ibilbideari ekin zionetik, musika inprobisatuaren eszenarako erreferente bihurtu da.
Informazio gehiago
Naxker
Nori jarriko dizkiozu gure abestiak?
- Formatua: CD
- Diskoetxea: Auto-ekoizpena
- Abesti kopurua: 5
- Prezioa: 8 euro
- Kaleratze-data: 2025 Iraila
Naxker taldea 2022ko udan sortu zen Atarrabian. Ordutik, taldeko bost kideak kontzertuak ematen eta abestiak konposatzen aritu dira. Musikalki, pop eta rock estiloen arteko fusioari heltzen diote, melodia eta indarra uztartuz. 'Nori jarriko dizkiozu gure abestiak?' EP-a argitaratu dute aurten.
Informazio gehiago
Nhil
Etxea
- Formatua: CD eta BINILOA
- Diskoetxea: Auto-ekoizpena
- Abesti kopurua: 7
- Prezioa: CD 10 - BINILOA 20 euro
- Kaleratze-data: 2025 Iraila
Nhil taldeak zortzi urte daramatza martxan lehen doinuak eraikitzen hasi zenetik. 'Aztarnak' eta 'Bizi Bagina Bezala' lanak kaleratu ostean, 'Etxea' izeneko hirugarren diskoak garai berri bat ezarri du taldean; bai estiloari dagokionez, baita taldeko kideei dagokienez.
Informazio gehiago
Noiz
Nola mozorrotua zara?
- Formatua: BINILOA (+ CD)
- Diskoetxea: Auto-ekoizpena
- Abesti kopurua: 5
- Prezioa: 20 euro
- Kaleratze-data: 2025 Azaroa
Saran (Lapurdi) kokatzen da Noiz taldea, 2009an sortutako Sorotan Babies taldearen jarraipena izanik. Baterian, Fusible taldeko Ibai Zubeldiak ordezkatu du Iñaki Iriarte eta boskote moduan segitzen dute haien musika ilun eta zaratatsua ontzen. Berriki lehen diskoa kaleratu dute 'Nola mozorrotua zara?' izenpean, 5 kantu batuz binilo (+ CD + Deskarga digitala) ederrean.
Informazio gehiago
NØT
Ikusi
- Formatua: CD
- Diskoetxea: Auto-ekoizpena
- Abesti kopurua: 4
- Prezioa: 5 euro
- Kaleratze-data: 2025 Azaroa
NØT taldea Aiaraldeatik dator eta 2021 urtean sortu zen. Egotxo, Pagaza eta Urruk osatzen dute banda, eta Rock doinuak Pop eta metal musikarekin uztartzen dituzte. Haien lehen EP-a, 'Ikusi', aurkezten arituko dira udazkenetik aurrera.
Informazio gehiago
Puntu Takoma
Ez gara modernoak
- Formatua: CD
- Diskoetxea: Auto-ekoizpena
- Abesti kopurua: 10
- Prezioa: 10 euro
- Kaleratze-data: 2025 Iraila
Puntu Takoma 2020 urte bukaeran sortu zen, Iruñerrian, Asier Etxeberria musikariaren eskutik. Hasieran bakarkako proiektu esperimental gisa, eta denborarekin talde formatuan, rock alternatibo eta grunge estiloetara hurbilduz. 'Ez gara modernoak' diskoa dute lan berriena.
Informazio gehiago
Slide
Agur
- Formatua: BINILOA
- Diskoetxea: Auto-ekoizpena
- Abesti kopurua: 6
- Prezioa: BINILOA 15 euro
- Kaleratze-data: 2025 Urria
Slide 2019an Ermuan sortutako rock taldea da. 2023an haien lehenengo EPa sortu zuten, 'Cowtion!' eta orain bigarren EP-a 'Agur' argitaratu dute, rock alternatiboa, pop-rock eta punk-rock soinuak nahasten dituena, Habi-ko Yeray Bele eta Ezpalak-eko Juanjo Berasainen kolaborazioekin.
Informazio gehiago
Somak
Iluna Argitu
- Formatua: CD
- Diskoetxea: Auto-ekoizpena
- Abesti kopurua: 3
- Prezioa: 5 euro
- Kaleratze-data: 2025 Maiatza
Somak 2023an jaio zen pop-rock taldea da. Haizea Larrosa (ahotsa, teklatua eta gitarra), Eneko Alaba (bateria), Unai Ibañez (gitarra) eta Eneko Diez (baxua) dira taldeko musikariak. 2025eko maiatzean beraien lehenengo lana argitaratu zuten 'Iluna Argitu' izenpean, taldearen hiru kantu batuz bertan.
Informazio gehiago
Sueder
Udako afarak
- Formatua: CD
- Diskoetxea: Auto-ekoizpena
- Abesti kopurua: 7 + 1
- Prezioa: 10 euro
- Kaleratze-data: 2025 Azaroa
Sueder taldea 2012 urtean sortu zen Gernikan. Azken urteetan 2 diska plazaratu dituzte, 'Bazan Ordue' eta 'Drama Barik' izenekoak. 2025 udazkenean beraien 3. lanak argia ikusiko du, 'Udako Aferak'. Musikalki pop alaiaren bideetatik jarraitzen du bandak.
Informazio gehiago
The Marteens
The Marteens
- Formatua: CD
- Diskoetxea: Auto-ekoizpena
- Abesti kopurua: 7
- Prezioa: 10 euro
- Kaleratze-data: 2025 Apirila
The Marteens Olaztin osatutako proiektua da, Rock and Roll, Garaje, Punk edota Stoner generoak lantzen dituzte. 2023ko udazkenean elkartzen hasi ziren eta aurtengo apirilean zazpi abestiz osatutako lana argitaratu dute. Euskeraz eta ingelesez idatzitako letrak, energia gordina eta riff zuzenak aurki daitezke beraien lehen diskan.
Informazio gehiago
Txoriburu
Eztau Bururik
- Formatua: CD
- Diskoetxea: Auto-ekoizpena
- Abesti kopurua: 10
- Prezioa: 10 euro
- Kaleratze-data: 2025 Martxoa
Punk zirikatzaile ta sentikorra Busturialdetik. 2020an batzen hasitako talde honek 2023an kaleratu zuen haren iraupen laburreko lehen diska, 'Seriotasune Hartzen' izenpean. Gernikako Iparragirre Rock Elkarteko entsegu lokaletan ereindako haziek 2025 honetan loratu dute aurkeztu berri duten lan luzearekin: 'Eztau Bururik'.
Informazio gehiago
Txuma Murugarren
Hemen beharko luke
- Formatua: CD
- Diskoetxea: Hotsak
- Abesti kopurua: 7
- Prezioa: 10 euro
- Kaleratze-data: 2025 Urria
Txuma Murugarren abeslari eta konpositoreak Sasoi Ilunak bandarekin hasi zen plazetan laurogeita hamarreko aldian. Hiru disko argitaratu zituzten. 2000. urtean bakarkako ibilbideari ekin zion eta dozena bat disko kaleratu ditu ordutik. Sortzaile emankor eta etengabea da, euskal musikaren eta kulturaren barruan. Berriki 'Hemen Beharko Luke' diskoa kaleratu du Gaztelupeko Hotsak zigiluaren babesean.
Informazio gehiago
Ur
Barrenak Husten
- Formatua: CD
- Diskoetxea: Auto-ekoizpena
- Abesti kopurua: 8
- Prezioa: 10 euro
- Kaleratze-data: 2025 Uztaila
Ur, Funk, Disco edo Indie estiloekin lan egiten duen Azkoiti eta Eibar arteko taldea da. Doinu dantzagarri eta intentsitate handikoak lantzen ditu, euskaraz eta ingelesez abestuak.Taldea hiru kidek osatzen dute eta Urtzi Azkue, Jontxu Larrañaga eta Markel Corral dira taldeko kideak.
Informazio gehiago
Uxue Kerejeta
Amaiera
- Formatua: CD
- Diskoetxea: Auto-ekoizpena
- Abesti kopurua: 9
- Prezioa: 15 euro
- Kaleratze-data: 2025 urria
Uxue, 1999an jaiotako sortzaile gipuzkoarra da. Urte luzez musika munduan murgilduta egon eta gero, bere lehen diskoa argitaratu du. 'Amaiera' izena dauka eta barnetik idatzitako 9 kantuz osatuta dago. Diskoan badira zenbait lankidetza, tartean Idoia eta Esanezin entzun daitezke Gaztain Estudioan grabatutako lan honetan.
Informazio gehiago
Viafara
Denok gara etsai
- Formatua: CD
- Diskoetxea: Auto-ekoizpena
- Abesti kopurua: 4
- Prezioa: 5 euro
- Kaleratze-data: 2025 Ekaina
Covid 19aren pandemiaren inguruan hasi zen Viafara taldearen bidea. 2022an taldearen izen bera daraman 'Viafara' lehen lana kaleratu ondoren, zuzenekoak eman eta kantu berrien sorkuntzan jardun dute azken bi hiru urteetan. 'Denok gara etsai' 4 kantuko lan labur hau prozesu horren zatitxo bat izango da.
Informazio gehiago
Yabalia
Hil arte bizi
- Formatua: USB
- Diskoetxea: Auto-ekoizpena
- Abesti kopurua: 8
- Prezioa: 10 euro
- Kaleratze-data: 2025 Azaroa
Yabalia bost musikariez osaturiko Rock talde bat da. Orain arte bertsioak jotzen ibili dira, non besteak beste Neil Young, Itoiz, Barricada edo Rory Gallaguer taldeen eta musikarien kantak jo izan dituzten. Orain aro berri bat zabaldu dute, eta 'Hil arte bizi' izenpean taldeak berak egindako zortzi kantu sartu ditzuten bertan.
Informazio gehiago
Zikin
Zatitxu
- Formatua: BINILO EP
- Diskoetxea: Mendeku Diskak
- Abesti kopurua: 4
- Prezioa: 10 euro
- Kaleratze-data: 2025 Uztaila
Zikin 2019 urtean Lekitxon sorturiko punk talde bat da. Lau kidez osatua dator, eta Bedia (ahotsa), Gorka (baxua), Iker(gitarra) eta Urko (bateria) dita taldeko kideak. Musika bidean hiru disko argitaratu dituzte, denak Mendeku diskak zigilupean, horietako azkena 'Zatitxu' izeneko lau kantuz osaturiko lan txikia da.
Informazio gehiago
Zinez
Harramazka
- Formatua: CD + pack poltsa
- Diskoetxea: Auto-ekoizpena
- Abesti kopurua: 12
- Prezioa: 10 euro
- Kaleratze-data: 2025 Iraila
Iruñerrian 2021 urtean sortzen den banda da Zinez. Aimar (piano/sinte eta ahotsa), Haritz (baxua eta ahotsa), Ekaitz (gitarra), Asier (bateria), June (gitarra eta ahotsa) eta Saioa (ahotsa) dira taldeko kideak, eta lan berria formatu berezian kaleratu dute, CD-a, pegatak eta bestelako bitxikeriekin.
Informazio gehiago
Zuga
Zimeltzeaz
- Formatua: BINILOA
- Diskoetxea: Iparragirre rock zigilua
- Abesti kopurua: 12
- Prezioa: 15 euro
- Kaleratze-data: 2025 Urria
ZUGA 2021. urtean sortzen da Gernika-Lumoko Iparragirre Rock Elkarteko entsegu lokaletan. Asier Zugadik bakarkako bidea jartzen du martxan, aurretik talde ezberdinetan ibili eta gero. Helburua, pop kutsuko abesti soilak lantzea da bakarka edota Unai Markina (Supercremalleras) bateriaren laguntzarekin.
Informazio gehiagoEgin zaitez
musikazuzenlagun!
Musika talde, eragile eta kolektibo ezberdinei bideratua.
informatu zaitez!