Gozategi + Kilimak + Los Piquillos txaranga
Arbonako jaietan ez da zuzeneko musikarik faltako. Kontzertuak herriko plazan izango dira, animazio askorekin eta giro paregabean.
30 urte bete ditu Gozategi taldeak agertokian, eta oraindik orain taldea osasun onean dela erakusten dute ia astebururo eskaintzen ari diren zuzeneko emanaldietan. 90. hamarraldiaren haseran agertu zen musika eszenan Gozategi, eta sekulako arrakasta lortu zuten triki doinuak bestelako musika eraginekin uztartuz. Geroztik, etengabeko musika bidea egin du bandak, urtez urtez diskoak argitaratuz eta kontzertuak eskainiz. Ez hori bakarrik, haserako musika mantenduz, Gozategiren disko bakoitzean bide berrietan barneratu da taldea, musikalki giro eta erritmo berriak gehituz taldearen kantu zerrendara.
Euskal Herrian askotariko musika egiten da egun, eta guztietan bada euskarazko talderik: Rocka, popa, elektronika, reegaea, metala… eta zergatik ez, runbak! Kilimak taldea Euskal Herria dantzan jartzera etorri da, eta Baga Biga diskoetxearen babesean kaleratu duten lehen diskoan argiki ikusten da hori. ‘Euskal Herriko Runba’ izenpean datorren diskoan sei kantu bildu dituzte, eta zuzeneko emanaldiak zenbait kantu ezagunen moldaketekin osatzen duten. Kilimak taldea dantzarako gonbite zuzen bat da.