Gozategi + Swamp + Malakias Mx3

07
Abu
21:00
PORTUGALETE (BIZKAIA)
Kuadrillen eszenatokia
Doako emanaldia, jaiak

Portugaleteko Kuadrillak musika egitarau ederra prestatu dute jai egunetarako. Gauero izango da zer entzun, Gozategiren triki erritmoetatik AimarZren elektronikara.

Gozategi

30 urte bete ditu Gozategi taldeak agertokian, eta oraindik orain taldea osasun onean dela erakusten dute ia astebururo eskaintzen ari diren zuzeneko emanaldietan. 90. hamarraldiaren haseran agertu zen musika eszenan Gozategi, eta sekulako arrakasta lortu zuten triki doinuak bestelako musika eraginekin uztartuz. Geroztik, etengabeko musika bidea egin du bandak, urtez urtez diskoak argitaratuz eta kontzertuak eskainiz. Ez hori bakarrik, haserako musika mantenduz, Gozategiren disko bakoitzean bide berrietan barneratu da taldea, musikalki giro eta erritmo berriak gehituz taldearen kantu zerrendara.

PORTUGALETEKO JAIAK – KUADRILLEN ESZENATOKIA – KONTZERTUAK –

OSTIRALA 7
21:00 Gozategi + Swamp + Malakias Mx3

LARUNBATA 8
21.30 Arene 6 + Sexpeare

ASTELEHENA 10
18.00 Bassajaun Sound Sistem

OSTEGUNA 13
19:00 Ondoezik elektrotxaranga

OSTIRALA 14
22:30 AimarZ + Tatta

IGANDEA 16
21:00 Leihan erromeria

Bilaketa metodo berriak