MERINA GRIS + LA TXAMA

12
Uzt
23:30
IRUÑEA (NAFARROA)
gazteluko plaza
Doako emanaldia, jaiak

Musika egitarau ederra prestatu dute San Fermin egunetarako Gaztelu plazan. Gauero izango da zer entzun eta zer ikusi.

Merina Gris

2020an Donostian sortua, elektro-pop bortitz gisako estiloa egiten duen taldea da Merina Gris. Sara, Julen eta Paskalek elektronika mugituena, doinu organikoak, melodia eta batez ere jarrera, norbera izateko bizi dugun barne gatazkaren hausnarketaren inguruko hitzekin nahasten dituzte.  kantu solteak sarean zintzilikatzen hasi zen taldea, eta horietako asko ‘ Zerua Orain’ diskoan barnearatu ditu bandak. Diskoa Airaka diskoetxearen babesean ikusi du argia LP eta kasette formatuan. Taldearen bideoklipek lanketa handia dute atzean eta Izaro, Belako taldeko Cris edota Eneko Sagardoi aktoreak parte hartu dute besteak beste.

La Txama

La Txama izenaren atzean musikari ibiliak batzen dira. Urteak atzera Skakeitan bezalako taldeetan arituak, edo egun Chill Mafia bezalakoetan aritzen direnak bestek beste. Pello Armendariz (Skakeitan, Marte Lasarte), Aitor Valcarlos (Skakeitan), Peye Honey rap abeslaria, Afu tronboi jolea eta Tuli Bachatuli (Chill Mafia) dira La Txamako taldekidetako batzuk. Lagunarteko bilkura izateaz gain, parrandako gonbita argia da taldeak proposatzen duena. Izan ere taldearen abiapuntua korrituei lotuta dago, Mexikoko musika tradizionalari, eta istorioak kontatzea dute helburu hitz jostari eta azidoetan. Hiru kantu zintzilikatu ditu taldeak plataforma digitaletan, eta nahikoak izan dira jendearen arreta pizteko.

SAN FERMIN – GAZTELU PLAZA – KONTZERTUAK 2026

UZTAILAK 6 ASTELEHENA
21:30 ISABEL AIAIÚN
23:45 BONEY M feat MAIZIE WILLIAMS

UZTAILAK 7 ASTEARTEA
23:30 BALA
00:40 KOMA

UZTAILAK 8 ASTEAZKENA
23:45 MOTXILA 21
00:50 BRIGADE LOCO

UZTAILAK 9 OSTEGUNA
23:45 NEOMAK
00:50 SHINOVA

UZTAILAK 10 OSTIRALA
23:45 MARLENA

UZTAILAK 11 LARUNBATA
23:30 OJETE CALOR

UZTAILAK 12 IGANDEA
23:30 MERINA GRIS
00:50 LA TXAMA

UZTAILAK 13 ASTELEHENA
23:30 HOFE
00:40 JARFAITER

Kokapena
Gazteluko plaza
Gazteluko plaza(a)n kontzertu gehiago
Bilaketa metodo berriak