Sune
Oiartzun herriko Xanisteban jaietan ez da zuzeneko musikarik faltako. Txosnagunean, Zimitiyoko Txosnan edo Done Eztebe plazan egitarau politak osatu dira, askotariko erritmo eta giroetan.
Josune Arakistain musikariak gidatzen du Süne egitasmoa. Huntza taldeko kidea izandakoak bakarkako bidea abiatu du, eta dagoeneko kalean du iraupen luzeko lehen diskoa. ‘Amaineman’ izenpean dator debuteko lana, hamaika kantuz osatua. Trikia eskuan, elektronikaren bidetik jo du Josune Arakistain musikariak abentura berri honetan. Modu askean sortu ditu disko berriko kantuak, une bakoitzean nahi izan duena eginez, askatasun osoz. Diskoa zuzenean taularatzeko banda osatu du Sünek, eta bide horretan Antton Carretero (gitarra, baxua eta azpi-ahotsak), Greta Chasca (sintetizadoreak eta efektuak) eta Saray Saez (bateria) izango ditu lagun agertoki gainean.
OIARTZUNGO JAIAK -XANISTEBANAK 2026 – KONTZERTUAK
ABUZTUAK 01 LARUNBATA
23.30 Naxker + Dj Aiakate – Txosnagunean
00:00 Dj Infernu – Zimitiyoko Txosnan
ABUZTUAK 02 IGANDEA
23:30 Bele + Burutik – Txosnagunean
00:00 Itzal erromeria – Done Eztebe plazan
00:00 Dj Jotatxo – Zimitiyoko Txosnan
ABUZTUAK 03 ASTELEHENA
23:00 Bide Batez – Done Eztebe plazan
23:00 Sune – Txosnagunean
ABUZTUAK 04 ASTEARTEA
22.00 6etzi – Done Eztebe plazan
23:00 Astelehen goizak + Loraze – Txosnagunean
00:00 Dj Bull – Zimitiyoko Txosnan
ABUZTUAK 05 ASTEAZKENA
23:30 Patxi Perez – Done Eztebe plazan
23:00 Fifi eta Fefa – Txosnagunean
ABUZTUAK 06 OSTEGUNA
23:30 Puro Relajo – Done Eztebe plazan
23:00 DJ Enabil – Txosnagunean