Andoni Oilokiegi + Modus Operandi + Süne
Abuztuaren 8an Andoni Oilokiegi + Modus Operandi + Süne zuzenean ariko dira Kanboko Behereko plazan.
Josune Arakistain musikariak gidatzen du Süne egitasmoa. Huntza taldeko kidea izandakoak bakarkako bidea abiatu du, eta dagoeneko kalean du iraupen luzeko lehen diskoa. ‘Amaineman’ izenpean dator debuteko lana, hamaika kantuz osatua. Trikia eskuan, elektronikaren bidetik jo du Josune Arakistain musikariak abentura berri honetan. Modu askean sortu ditu disko berriko kantuak, une bakoitzean nahi izan duena eginez, askatasun osoz. Diskoa zuzenean taularatzeko banda osatu du Sünek, eta bide horretan Antton Carretero (gitarra, baxua eta azpi-ahotsak), Greta Chasca (sintetizadoreak eta efektuak) eta Saray Saez (bateria) izango ditu lagun agertoki gainean.
Betagarri, Lauroba eta Vendetta bezelako talde mitikoetan ibilbide luzea egindako Iñaki Ortiz de Villalba, Andoni Garcia Matxain, Enriko Rubiños eta Ruben Antonek, Julen Barandiaran eta Gonzalo Fernandez de Larrinoarekin batera sortutako taldea. 2018an taldearen izena daraman lehen diska plazaratu zuten eta 2021ean ‘Dantza gaitezen hil arte’. Askotariko doinu, erritmo eta estiloak uztartzen dituzte, hala nola ska, rock, funk, salsa, rap edota erritmo lantindarrak, garai makurretarako dantzarako gonbita luzatuz. Berriki disko berri bikoitza kaleratu du bandak ‘Atzo / Gaur’ izenpean.
DISKOGRAFIA
📀 Modus Operandi [2018] 📀 Dantza gaitezen hil arte [2021] 📀 Atzo / Gaur[2023]