Skabidean + 48280 + Bengo + Fito Skins + La Traba Producciones

10
Urr
21:00
ELIZONDO (NAFARROA)
GAZTE TOPAGUNE SOZIALISTA

Lau Egunetarako Bonoa: 40 euro
Osteguneko sarrera 15 euro
Ostiraleko sarrera 15 euro
Larunbateko sarrera 20 euro

Urriaren 9, 10, 11 eta 12an  Gazte Topagune Sozialista burutuko da Nafarroako Elizondo herrian. Lau egunetan zehar  makina ekimen eta ekitaldi egingo dira, tartean, zuzeneko emanaldi ugari.

Skabidean

Skabidean 2012an Iruñerrian sorturiko ska, reggae eta rocksteady taldea da. Egun 10 musikarik osatzen dute eta dagoeneko taldeak 200 kontzertu baino gehiago eman ditu euskal geografiaren bazter guztietan zehar.

Taldeak doinu karibetarrak Euskal Herriratzen ditu, jamaikako doinu sinkopatuak, hain zuzen. Hala ere, taldea ez da jamaikar garbizalekeriarekin mugatzen, eta skaz, reggaeaz eta rocksteadyaz haratago, boogiea edo funkya bezalako estiloak lantzen saiatzen da, beti ere jamaikar musikak berezkoa duen erritmo sinkopatu bereizgarria mantenduz. Gainera, taldeak euskaraz egiten du bere abestien gehiengoa, baina hainbat abesti eta errepika grabatu ditu ingeleraz, baita bi gazteleraz ere.

Egun, taldea 10 kidez osaturik dago: gizonezko abeslari bat, 2 emakumezko abeslari, baxujolea, gitarrajolea, bateriajolea, teklatujolea eta hiru haizezko (tronboijolea, tronpetajolea eta saxofoijolea). Dagoeneko taldeak estudioko 4 disko karrikaratu ditu: ‘Skabidean’ (2017), ‘Bideak darrai’ (2018), ‘Izaera’ (2020) eta ‘Hiri zahar zikina’ (2022).

Bengo

Aitor Bengoetxea oiartzuarra ezkutatzen da Bengo deituraren atzean. Gaztea izan arren dagoeneko hamarkada bat darama musika eszenan, bidean zuzeneko emanaldiak eta kantuak tartekatzen.  Diskografia oparoa batu du musikariak urte hauetan guztietan, eta egun lan berria aurkezten ari da kontzertuetan, non bere ibilbidea errepasatzen duen zuzeneko banda lagun. Izan ere, musika bideko estudioko hirugarren emaitza da ‘Belharra’, 2019 urteko ‘4 Taupada’ eta 2023ko ‘Bizirik’ lanen segida naturala. Rapean eta hip hop kulturan eman zituen lehen pausoak Bengok, denboraren poderioz musika territorio berrietan murgildu da, egun ‘musika urbanoa’ deitzen den zaku handi horretan kokatuz. Finean pop giroetan sakontzen du Bengok hirugarren emaitza honetan, ahots melodia goxo eta hitz errepika ederrekin.

Fito Skins

Txaber eta Mario dira Fito Skins, eta Elorriotik datoz. Biko moduan taularatzen dira eta giro akustikoetan eskaintzen dute euren musika gitarrak akustikoak nagusi. 2023 urte amaieran “Venganza & Perdón” lehenengo lana argitaratu du bandak, eta bertan bildu dituzte taldearen lehen kantuak.

GAZTE TOPAGUNE SOZIALISTA – KONTZERTU EGITARAUA

URRIAK 9 OSTIRALA
20:30 Ateri + Vibora + Lukiek
22:30 Tapia ta Leturia + Kaparrak

URRIAK 10 LARUNBATA
15:30 Katarsia
17:30 Broken Brothers Brass Band
21:00 Skabidean + 48280 + Bengo + Fito Skins + La Traba Producciones

URRIAK 11 IGANDEA
20:00 Mirotz + Belako + Hazas + Santa Salud + Kiliki + J Martina + Mikosis + Istilu + Mateo Zikuta & Durum solo Karne + Berandu Baino Lehen + Ostikoka + Estutu + Kumbialari + Brava

URRIAK 12 ASTELEHENA
13:00 Anje Duhalde + Olaia Inziarte

Bilaketa metodo berriak