Supercremalleras + Bengo + Ben Yart + Belako + Kilian Millares + Desaint + César Magán
Urriaren 2 eta 3an Xixili festibala burutuko da Bermeon. Arratsean hasiko dira zuzenekoak eta goizaldean amaituko dira kontzertuak, musikalki eskaintza koloretsu eta anitzaz. Sarrerak dagoeneko salgai daude festibalaren atari digitalean.
Aitor Bengoetxea oiartzuarra ezkutatzen da Bengo deituraren atzean. Gaztea izan arren dagoeneko hamarkada bat darama musika eszenan, bidean zuzeneko emanaldiak eta kantuak tartekatzen. Diskografia oparoa batu du musikariak urte hauetan guztietan, eta egun lan berria aurkezten ari da kontzertuetan, non bere ibilbidea errepasatzen duen zuzeneko banda lagun. Izan ere, musika bideko estudioko hirugarren emaitza da ‘Belharra’, 2019 urteko ‘4 Taupada’ eta 2023ko ‘Bizirik’ lanen segida naturala. Rapean eta hip hop kulturan eman zituen lehen pausoak Bengok, denboraren poderioz musika territorio berrietan murgildu da, egun ‘musika urbanoa’ deitzen den zaku handi horretan kokatuz. Finean pop giroetan sakontzen du Bengok hirugarren emaitza honetan, ahots melodia goxo eta hitz errepika ederrekin.
Josu Ximun Billelabeitia (Gitarra eta ahotsa), Lore Nekane Billelabeitia (Baxua eta ahotsa), Lander Zalakain (Bateria eta ahotsa) eta Cris Lizarraga (Teklatuak eta ahotsa) dira Belako. 2011 urtean eman zituzten lehen pausoak, eta geroztik ez dira agertokitik jeitsi. Post punk eta new wave musika koordenadetan kokatu izan da taldearen jarduna, baino Mungiako taldearen musika koktelera haratago doa. Hamar urteko musika bidean hainbat disko kaleratu dituzte, oraingoz azkena, 2023 urtean argia ikusi zuen ‘Sigo Regando’ lana. Euskal Herrian ez ezik, mundu mailan kontzertuak eskaintzen ditu taldeak.
XIXILI FESTIBALA – ORDUTEGIAK EGUNEZ EGUN
URRIAK 02 OSTIRALA
18.00 Supercremalleras
19:30 Bengo
21:00 Ben Yart
23.00 Belako
01.00 Kilian Millares
02:30 Desaint
04:00 César Magán
URRIAK 03 LARUNBATA
17.00 Etxekalte
18.30 Olatz Salvador
20:30 Neomak
22:00 Aimarz
23:30 Iseo & Dodosound
01:30 Ke Lepo & Felix Buff
02:30 Oibaf
04:30 Paul Larrozea