bengo + Ilargi

03
Urr
20:00
DONOSTIA (GIPUZKOA)
Intxaurrondo kultur etxea
Sarrera: 15 euro

Urriaren 3an Bengo (argazkian) eta Ilargi zuzenean ariko dira Donostiako Intxaurrondo kultur etxean.

Bengo

Aitor Bengoetxea oiartzuarra ezkutatzen da Bengo deituraren atzean. Gaztea izan arren dagoeneko hamarkada bat darama musika eszenan, bidean zuzeneko emanaldiak eta kantuak tartekatzen.  Diskografia oparoa batu du musikariak urte hauetan guztietan, eta egun lan berria aurkezten ari da kontzertuetan, non bere ibilbidea errepasatzen duen zuzeneko banda lagun. Izan ere, musika bideko estudioko hirugarren emaitza da ‘Belharra’, 2019 urteko ‘4 Taupada’ eta 2023ko ‘Bizirik’ lanen segida naturala. Rapean eta hip hop kulturan eman zituen lehen pausoak Bengok, denboraren poderioz musika territorio berrietan murgildu da, egun ‘musika urbanoa’ deitzen den zaku handi horretan kokatuz. Finean pop giroetan sakontzen du Bengok hirugarren emaitza honetan, ahots melodia goxo eta hitz errepika ederrekin.

Ilargi

Lezo herritik dator Ilargi musikari gaztea. Bidean hiru disko kaleratu ditu, horietatik azkena 2025 urteko neguan argia ikusi duen ‘Dolu(s)min’ lana. Bertan, pop melodiak elektronikaz jantzi ditu berriz ere, baina oraingoan, disko landuago bat sortuz. Disko kontzeptuala da ‘Dolu(s)min’. Dolua du ardatz. Bizitzak, gehien maite ditugun gauzak kentzen dizkigunean, horiei aurrez aurre begiratzea proposatzen digu Ilargik. Eta egoera horietan bizi dugun mina ulertu, onartu eta modu egokian gainditzen lagundu nahi digu hausnarketa sakon eta begirada zintzo baten bidezManu Moro (gitarra) eta Mikel Zubiria (bateria) musikariak ditu Ilargik bidelagun, bai sorkuntza prozesuan zein zuzenekoetan ere.

DISKOGRAFIA
📀 Killasisa [2021] 📀 Beldurrarekin dantzan [2022] 📀 Dolu(s)min [2025]

Kokapena
Intxaurrondoko Kultur Etxea
Intxaurrondo Kultur Etxea
Felic abilondo plaza
20015 Donostia
https://www.donostiakultura.eus/index.php?option=com_flexicontent&view=items&cid=77&id=1051&Itemid=3
Bilaketa metodo berriak