OSPEL + DAÑO DOLOR
Abenduaren 12an Daño Dolor (argazkian) eta Ospel taldeak zuzenean ariko dira Antixena Gaztetxian, Oñatin.
OSPEL
Mikel Arregik, Unai Letek, Jagoba Martinek eta Mikel Markok osatzen dute Ospel taldea. Herriko semeek hamar kantuz osatutako estreinuko diskoa aurkeztuko digute Antixeneko oholtzan. Doinu astun eta melodikoak gustuko badituzue, aukera paregabea izango duzue gaztetxean halakoez gozatzeko.
DAÑO DOLOR
Gasteiztik datoz, eta Vibora eta Ni Hil taldeetako kideak dituzte oholtzan. Daño Dolor taldeak noise, sludge eta hardcorea nahasten ditu, distortsioak, tentsioak eta amorru existentzialak markatutako proposamen batean. Haien estreinako lanak, “Narcisistak” (2024), lau piezatan biltzen ditu emozio hauek: Culpa, Duelo, Lluvia eta Duda.
Daño Dolor ez dator zauriak sendatzera, hatzak haietan sartzera baizik, deskarga labur, zuzen eta anestesiarik gabekoan.
Patrue-Kalea, 7
20560 Oñati