ZETKIN + NOIZ
Abenduaren 18an Zetkin (argazkian) eta Noiz zuzenean ariko dira Antixena Gaztetxean, Oñatin. Emanaldia Burrunda faktoriaren musika zikloaren barnean kokatzen da.
ZETKIN
Baionatik datorren boskotea punk musikaren inguruan mugitzen da batez ere. Haien lehen diskoa 2024an argitaratu zuten: “Maitasuna eta sua”, gehienbat euskaraz abestua eta gaztelerazko zein frantsesezko hainbat kanturekin. Bide beretik jarraituz, hurrengo urtean iritsi zen bigarren diskoa: “Emazte gudari” (2025).
Punk talde on moduan, beraien abesti gehienetak aldarrikapen sozial eta politikoak dauzkate, eta bereziki agerikoa da feminismoarekiko daukaten konpromisoa. Aipatzekoa da taldeari izena izena Clara Zetkin aktibista feministaren omenez jarri ziotela. Zalantzarik ez egin lapurtarrak oholtzara igotzerakoan haien musika, energia eta hitz gordinak denon gorputzetara iritsiko direla eta ez gaituztela epel utziko!
NOIZ
Saran (Lapurdi) kokatzen da Noiz taldea, eta 2009an sortutako Sorotan Babies taldearen jarraipena kontsidera daiteke. Baterian, Fusible taldeko Ibai Zubeldiak ordezkatu du Iñaki Iriarte, eta boskote moduan segitzen dute haien musika ilun eta zaratatsua ontzen. Iazko udan argitaratu zuten euren bost kantuz osatutako lehen diskoa “Nola mozorrotua zara?” izenpean. Kaña apur bat maite baduzue, zatozte!
Patrue-Kalea, 7
20560 Oñati