JOSEBA B. LENOIR + PHYSIS VERSUS NOMOS

08
Aza
18:00
OÑATI (GIPUZKOA)
Antixena Gaztetxia
Ikasle eta langabetuak 3 euro / langileak 8 euro

Azaroaren 8an Joseba B. Lenoir Gang eta Physis versus Nomos zuzenean ariko dira Antixena gaztetxean.

JOSEBA B. LENOIR GANG
Aurkezpen handiegirik behar ez duen musikari beratarra dugu Joseba B. Lenoir. Musika ibilbide nekaezin baten azken lana eskuartean duela gerturatuko da gurera, oholtza beste bost lagunekin partekatuz. Rocka bere espektro zabal eta gordinenean arnastu nahi baduzue, ez izan zalantzarik, ez zaituztete epel utziko eta.

PHYSIS VERSUS NOMOS
Physis versus Nomos Beñat Antxustegik 2010ean sortutako proiektu pertsonala da. Gaur egun, talde bat da, eta hainbat disko argitaratu dituzte urte hauetan. Antixena gaztetxean aurkeztuko dutena beraien bosgarren lana izango da, Burdin gozo eta arrabioa izenekoa. Soinu lasai eta melodikoak lantzen dituzte, gitarra, ahotsa, saxofoia, baxua eta bateria lagun.

Joseba B. Lenoir

Joseba Baleztena abeslari eta gitarristaren bakarkako izen artistikoa da Joseba B. Lenoir. Berako lagunekin osaturiko Sexty Sexers taldeko kide izan zen hainbat urtez. Geroztik, hainbat taldetan jotzeaz gain (Sumision City Blues, Izaki Gardenak, Mugaldekoak, Willis Drummond…) bakarka ari da, askotariko doinu instrumentalak zein rock kantuak sortzen. Saioa kantariaren Matrioska Heart diskoan ere parte hartu zuen, besteak beste. Joseba B Lenoir Gang ere osatu izan du, bere piezak talde formatuan aurkezteko.

Physis versus Nomos

Beñat Antxustegi musikariak jarri zuen martxan Physis versus Nomos egitasmoa bere bakarkako musika bidea abiatzeko. Bidean zenbait disko kaleratu ditu bakarlari gisara, baina denboraren poderioz talde izaera hartu du proiektuak. Egun, Beñat Antxustegi (gitarrak eta ahotsa), Eneko Sierra (saxofoia), Unai Pelayo (baxua eta ahotsa) eta Xalba Ramirez (bateria) dira Physis versus Nomos, eta bide horretan uler daiteke taldearen azken aroa, non  ‘Arraro nioenean’ (2019) eta ‘Burdin gozoa eta arrabioa’ (2025) diskoak kaleratu dituzten banda formatoan. Bi diskoak Balio Dute kolektiboren babesean ikusi dute argia.

Kokapena
Antixena Gaztetxea
Oñatiko Gaztetxea
Patrue-Kalea, 7
20560 Oñati
https://www.facebook.com/antixena.onatikogaztetxia/
Antixena Gaztetxea(a)n kontzertu gehiago
Bilaketa metodo berriak