Miren Narbaiza

04
Uzt
21:00
OIARTZUN (GIPUZKOA)
Arizmendieneko lorategia
Doako emanaldia

Oiartzungo poesia eguneko egitarauaren barruan Miren Narbaiza zuzenean ariko da Uztailaren 4 arrats-gauean. Emanaldia doakoa izango da.

Mice

Miren Narbaizak bere bakarkako proiektuan sakontzen jarraitzen du. 2017an sortu zuen MICE, Napoka Iria, Perlak, Drumkopters eta Dual Split taldeetan ibili ostean. Hirugarren lana kalean du jada, ‘Lautada’ izena darama eta duela urte batzuetatik bizitoki duen paisaia arabarrari erreferentzia egiten dio zuzenean.

Rocka beti abiapuntu, beste estilo batzuetara hurbiltzea gogoko du MICEk, atmosfera ilunak, distortsioak, tenpo geldoak, giro arin eta argiagoekin ahaztu gabe eta ahotsa denaren gidari duela. Taldea honako musikariekin osatu du: Mikel Santxez (Kaskezur) baterian, Ibai Gogortza (Borrokan, Joseba Irazoki) eta Joseba Baleztena (Joseba B. Lenoir, Victimas Club) gitarretan, Iñigo Telletxea (Joseba Tapia, Petti) baxuan, Aitor Garcia de Vicuña (Pasadena) teklatuetan eta Narbaiza bera ahotsean.

DISKOGRAFIA
📀 Mice [2017] 📀 Zilar Printzak [2019] 📀 Lautada [2022]

Bilaketa metodo berriak