Miren Narbaiza
Uztailaren 7an Miren Narbaiza zuzenean ariko da Aulestiko parkean. Udako Kultur Saltsi-ko egitauaren barnean antolaturiko kontzertua izango da honakoa, eta 19.30etan hasiko da.
Miren Narbaizak bere bakarkako proiektuan sakontzen jarraitzen du. 2017an sortu zuen MICE, Napoka Iria, Perlak, Drumkopters eta Dual Split taldeetan ibili ostean. Hirugarren lana kalean du jada, ‘Lautada’ izena darama eta duela urte batzuetatik bizitoki duen paisaia arabarrari erreferentzia egiten dio zuzenean.
Rocka beti abiapuntu, beste estilo batzuetara hurbiltzea gogoko du MICEk, atmosfera ilunak, distortsioak, tenpo geldoak, giro arin eta argiagoekin ahaztu gabe eta ahotsa denaren gidari duela. Taldea honako musikariekin osatu du: Mikel Santxez (Kaskezur) baterian, Ibai Gogortza (Borrokan, Joseba Irazoki) eta Joseba Baleztena (Joseba B. Lenoir, Victimas Club) gitarretan, Iñigo Telletxea (Joseba Tapia, Petti) baxuan, Aitor Garcia de Vicuña (Pasadena) teklatuetan eta Narbaiza bera ahotsean.
DISKOGRAFIA
📀 Mice [2017] 📀 Zilar Printzak [2019] 📀 Lautada [2022]