MAruxak + Maskak
Abuztuaren 8an Maruxak eta Maskak (argazkian) zuzenean ariko dira Etxarri Aranatzeko plazan. Emanaldia 22.30etan hasiko da.
Maruxak 2019an sortutako kolektibo trabesti bat da, Iruñeko Mendillorrin jaioa. Haien proiektuak trabestismoa, musika eta euskal tradizioko elementuak uztartzen ditu, folklorea ikuspegi queer, komunitario eta aldarrikatzaile batetik berreraikitzeko. Folklore Travesti bezalako ikuskizunaren bidez, genero-rolak zalantzan jartzen dituzte eta ospakizun-guneak aniztasunaren eta adierazpen askearen espazio bihurtzen dituzte. Azken urteotan Nafarroako hainbat gunetan aritu dira eta LAIAK LGTBIQ+ saria jaso dute. Haien EP berria, ESKUMINAK, aurkeztuko dute.
Lapurdi eta Nafarroa Behereko musikariez osatua dator Maskak taldea. 2024ko apirilean kaleratu zuen debuteko diskoa ‘Buruz buru’ izenpean, eta geroztik ez dira agertokietatik jaitsi. Emanaldi piloa eskaini dituzte lehen diskoarekin, musikalki pop-rock giroetan datorren proposamena aurkeztuz. 2026 martxoak taldearen bigarren diskoak ikusi du argia ‘Ziklikoa’ izenpean, eta lan berria kalean, kontzertu biran murgilduko da banda. Patxi Cazenave, Betti Albor, Thomas Saragueta eta Battit Etchart dira taldeko kideak
DISKOGRAFIA
📀 Buruz buru [2024] 📀 Ziklikoa [2026]