Maskak + La Señora Tomasa
Egitarau ederra prestatu dut Azken Portuko jaietarako. Gauero zuzeneko musikaz gozatzeko aukera izango da.
Lapurdi eta Nafarroa Behereko musikariez osatua dator Maskak taldea. 2024ko apirilean kaleratu zuen debuteko diskoa ‘Buruz buru’ izenpean, eta geroztik ez dira agertokietatik jaitsi. Emanaldi piloa eskaini dituzte lehen diskoarekin, musikalki pop-rock giroetan datorren proposamena aurkeztuz. 2026 martxoak taldearen bigarren diskoak ikusi du argia ‘Ziklikoa’ izenpean, eta lan berria kalean, kontzertu biran murgilduko da banda. Patxi Cazenave, Betti Albor, Thomas Saragueta eta Battit Etchart dira taldeko kideak
DISKOGRAFIA
📀 Buruz buru [2024] 📀 Ziklikoa [2026]
SKAPA KONTZERTUAK 2026- AZKEN PORTU
ABUZTUAK 8
23:00 Alarma Morea + Dj Jam + DJ Bon
ABUZTUAK 10
23:15 Maskak + La Señora Tomasa
ABUZTUAK 11
23:15 Sofa + Bad Sound System
ABUZTUAK 12
00:00 Fan&Go