HIL FABOREZ:
Vibora + Monday Potions + Ezpalak + Eh, Mertxe! + Forma + Eteranal + Calzados Deportivo + Nize + Adur + Harat

13
Eka
16:00
ESKUERNAGA (ARABA)
Ibaola Harriak
Sarrera: Aurrez 12 euro. Bertan 20 euro

Ekainaren 13an Hil Faborez jaialdia ospatuko da Arabako Eskuernaga herrian.  16:00 aurrera zortzi talde ariko dira zuzenean, musikalki askotariko erritmo eta kolorez. Emanaldi honetatik ateratzen diren etekin guztiak espetxeen aurkako borrokara bideratuko dira.

Ezpalak

Ezpalak rock alternatiboa egiten duen talde Zestoarra da. 2019an sortu zen beste hainbat taldetako kideekin, hala nola Voltaia, Los Moths edo Grises. Juanjo Berasain (ahotsa), Eñaut Gaztañaga (gitarra), Unai Eizagirre (baxua) eta Janardana Iglesias (bateria) dira egun taldeko kidean, eta abiadura biziko bidea egin dute hiru urteko bidean hiru disko argitaratuz. Horietako azkena 2022ko neguan ikusi du argia ‘Hortz aina hots’ izenpean.

Adur

Naroa Esturo eta Xabier Aguado dira Adur. Bilbotik datorren musika proposamena da honakoa, musika koktelera sailkaezin eta erakargarria. Bikoaren esanetan soinu modernoa eta euskal folklorea uztartzen dituzte, horretarako, gitarrak, sinteak eta bestela soinu pregrabatuak erabiliaz, eta bide horretan Folk-Rave-punk bezala izendatzen dute euren proposamena. Bidean bi disko kaleratu dituzte.

DISKOGRAFIA
📀 Adur [2024] 📀 Nekea [2024]

Eh, Mertxe!

Eh, Mertxe! taldea Logroño hirian finkatatutako talde bat da eta taldeko kideak Oion, Samaniego eta Baños de Ebro herrietatik datoz. Musikalki rock’n’rolla, blues rocka eta punk rocka lantzen dituzte eta bide horretan energia askoko kantuank sortu. Dr. Feelgood, Hellacopters, Turbonegro edota Señor No taldeak erreferentzi hartuta, nortasun handiko kantuak sortu dituzte, riff gitarra bero, base erritmiko indartsu eta ahots jostari eta zuzenarekin. 2014 urtean sortuak 3 disko kaleratu dituzte, horietako azkena ‘Lo Sabes Bien’ lana. Egun, Adrian (gitarra), Tali (baxua), Iosu (bateria) eta Ibai (gitarra eta ahotsa) dira Eh, Mertxe!.

Nize

Andrea Plaza (gitarra eta ahots nagusia), Niko Bortolini (baxua) eta Intza Arakistain (bateria eta ahotsa) dira Nize. Bilbon dute entsegu lokala eta bertan sortu dituzte orain artean kaleratu dituzten kantu denak. Arte Ederretako fakultatean jaio zen taldea, bertan elkar ezagutu baitziren taldekideak, eta taldearen estetikan eta iruditegian nabari da hori. Debuteko diskoari esker kontzertu ugari eskaini zituzten Euskal Herrian zehar, eta 2022ko urrian ikusi zuen taldearen bigarrena lana den ‘Zu Lo Han’ EP-a. 2024 urtea amaieran kaleratzen dute estudioko azken emaitza. Musikalki, rock erritmoetan dator taldea, haratago doazen giro ilunetan barneratuz.

DISKOGRAFIA
📀 Ezin [2020] 📀 Zu Lo Han [2022] 📀 Gaur ez naiz [2024]

Vibora

2018 urtean sortzen da Vibora taldea Gastezien. Musikalki hardcore bizia eta hunkigarria dute ezaugarri, screamo, metalcore edo crust eragin desberdinekin. Euskal Herrian ez ezik, kontzertu andana burutu dituzte gure mugetatik kanpo, tartean Europa zaharrean eta Ameriketako Estatu Batuetatik burutuz bira txikia. Taldearen estudioko azken emaitzak 2026 urte hasieran ikusi du argia ‘Egin ez dugun guztia’ izenpean.

DISKOGRAFIA
📀 SINCVRV (2019) 📀 Botanica (2021) 📀 Pena (2022) 📀 Zaldi Beltza (2023) 📀 Egin ez dugun guztia (2026)

Harat

Ibai Gogortzaren bakarkako proiektua dugu Harat. Hainbat taldetan aritu ondoren (Borrokan, JIEL, Mice…), bere kantu propioak garatu eta bildu ditu “Harat” izeneko disko homonimoan. Intentsitate handiko musika da, post rock eta noise koordenatuetan mugitzen dena. Bakarka landutako abestiak izan arren, taula gainean lau kidek osatutako talde sendo bat ikusiko dugu, momentu lasai eta ez hain lasaiekin. Abenduko hotzari aurre egiteko plan ezin hobea.

DISKOGRAFIA
📀 Harat [2022]

Forma

Forma taldea Bilbon sortzen den boskotea da. Taldekideak beste proiektu batzuetatik datoz, besteak beste Vibora, Dolerme, edo Mäte, eta musiklaki post-punk soinu, hardcore ukitu eta melodia poperekin jolasten duen taldea da. Abestiak italiarrez eta euskaraz abesten dituzte. 2026 urte hasieran lehen lana kaleratzen du bandak kasete formatuan eta diseinu ederrean.

DISKOGRAFIA
📀 Forma (2026)

Bilaketa metodo berriak