Burutik + Adur + DJ Malandro

13
Eka
23:00
GASTEIZ (ARABA)
Adurtza auzoa - jaiak
Doako emanaldia, jaiak

Urtero legez, kontzertu egitarau ederra prestatu dute Adurtzako jaietarako. Ostegunetik igandera burutuko dira zuzenekoak, musikalki, askotariko erritmoetan.

Burutik

Eskusoinuak protagonismo berezia duen banda da Burutik. Akordeoiaren melodiaren atzean rocka dago. Gitarra elektrikoak, bateria, baxua eta ahots urratua. Talde berria eta gaztea da Burutik. Iaz ‘Paradisua’ izeneko lana plazaratu zuten, eta aurten dagoeneko lan berri baten aurrerapena sareratu dute, ‘Damuak’ kantuarekin. Taldeak bere aurkezpenean dionez, eskusoinua ideia berritzaileetan egokitzen dute, eta ideia berritzaileei eskusoinua gehitu. Protesta kantak dira, musikalitate handiarekin. Rockaren eremu ezberdinetara egokitu eta martxan jarriak. Iranzu, Kapon, Jokin, Luar eta Mikel dira Burutik. Boskote nafar bat, euskal doinu berriak eginez.

Adur

Naroa Esturo eta Xabier Aguado dira Adur. Bilbotik datorren musika proposamena da honakoa, musika koktelera sailkaezin eta erakargarria. Bikoaren esanetan soinu modernoa eta euskal folklorea uztartzen dituzte, horretarako, gitarrak, sinteak eta bestela soinu pregrabatuak erabiliaz, eta bide horretan Folk-Rave-punk bezala izendatzen dute euren proposamena. Bidean bi disko kaleratu dituzte.

DISKOGRAFIA
📀 Adur [2024] 📀 Nekea [2024]

ADURTZAKO JAIAK 2026 – KONTZERTUAK

EKAINAK 11 OSTEGUNA
19:00 Caballo Muerte + Piedra + Mehatxu + DJ

EKAINAK 12 OSTIRALA
22:00 Lukiek + Malko + The Border Kidz + DJ Marvel Kid

EKAINAK 13 LARUNBATA
23:00 Burutik + Adur + DJ Malandro

Kokapena
Adurtzako jaiak
Adurtzako jaiak(a)n kontzertu gehiago
Bilaketa metodo berriak