Harat + Gailu
Maiatzaren 22an Harat eta Gailu (argazkian) zuzenean ariko dira Orioko Etxeluze Gaztetxean. Kontzerturako ateak 22:00tan zabalduko dira eta kontzertua 22:30 aldera hasiko da.
Mikel, Okene eta Drake: Gailu. Musika abentura ezberdinetan ibilitako hiru musikariek berriz bat egin dute egitasmo honetan. Entsegu lokaleko esperimentazio eta jolasek, Gailu taldearen berpiztea ekarri dute, lurpetik atera, eta bizi berri bat eman diote ia 20 urte lozorroan egon den egitasmoari. Ahotsa, bateria, baxua eta sanplerrak. Aro berri honetan taldeak estudioko hiru disko kaleratu ditu, eta 60 kontzertu baino gehiago burutu Euskal Herrian zehar, zein, Bartzelona, Valentzia, Castello, Almacelles edota edo Bretainiako Binic Folks Blues Festival jaialdian arituz. Hirukote moduan taularatzen da banda, eta orain arte baxuaren lau sokak jo dituen Mariano ordezkatuz, Hodei ariko da aurrerantzean zuzeneko emanaldietan.
DISKOGRAFIA
📀 ‘Begiak, Egiak Ba Ote?’ [2021] 📀 Autosuntsipena Hasia Da 3,2,1…Znort!!! [2023] ‘Bizi eta ixo!!?’ [2025]
Harat taldeak 2021 urte inguruan eman zituen lehen pausoak Ibai Gogorzaren (Borrokan, JIEL, Mice…) ideia zirriborro batzuk kantu bilakatzean. Bidean disko bakarra kaleratu dute, 2022 urtean argitaratua eta taldearen izen bera eraman zuen binilo ederra. Intentsitate handiko musika da, post rock eta noise koordenatuetan mugitzen dena. Bakarka landutako abestiak izan arren, taula gainean lau kidek osatutako talde sendo bat ikusiko dugu, momentu lasai eta ez hain lasaiekin. Mattin Arbelaitz (Bateria) Joseba Baleztena (Gitarra), Ibai Gogorza (Gitarra eta ahots nagusia) eta Iñigo Telletxea (baxua) dira egun Harat.
DISKOGRAFIA
📀 Harat [2022]
Aita Lertxundi Kalea, 1
20810 Orio