GAILU + Pelma & Luis selektorrak
Gararock Udazkenean musika zikloaren barnean Gailu zuzenean ariko da Azaroaren 27an. Emanaldia doakoa izango da.
ORDUTEGIAK
20:00 Pelma & Luis selektorrak
22:00 GAILU
Mikel, Okene eta Drake: Gailu. Musika abentura ezberdinetan ibilitako hiru musikariek berriz bat egin dute egitasmo honetan. Entsegu lokaleko esperimentazio eta jolasek, Gailu taldearen berpiztea ekarri dute, lurpetik atera, eta bizi berri bat eman diote ia 20 urte lozorroan egon den egitasmoari. Ahotsa, bateria, baxua eta sanplerrak. Aro berri honetan taldeak estudioko hiru disko kaleratu ditu, eta 60 kontzertu baino gehiago burutu Euskal Herrian zehar, zein, Bartzelona, Valentzia, Castello, Almacelles edota edo Bretainiako Binic Folks Blues Festival jaialdian arituz. Hirukote moduan taularatzen da banda, eta orain arte baxuaren lau sokak jo dituen Mariano ordezkatuz, Hodei ariko da aurrerantzean zuzeneko emanaldietan.
DISKOGRAFIA
📀 ‘Begiak, Egiak Ba Ote?’ [2021] 📀 Autosuntsipena Hasia Da 3,2,1…Znort!!! [2023] ‘Bizi eta ixo!!?’ [2025]