HARAT

20
Aza
20:00
MENDARO (GIPUZKOA)
San Agustin Aretoa
Doako emanaldia

Gararock Udazkenean musika zikloaren barnean Harat taldea zuzenean ariko da azaroaren 20ean. Emanaldia doakoa izango da.

ORDUTEGIAK
20:00 Ateak Ireki eta DJak
22:00 HARAT

Harat

Harat taldeak 2021 urte inguruan eman zituen lehen pausoak Ibai Gogorzaren (Borrokan, JIEL, Mice…) ideia zirriborro batzuk kantu bilakatzean. Bidean disko bakarra kaleratu dute, 2022 urtean argitaratua eta taldearen izen bera eraman zuen binilo ederra. Intentsitate handiko musika da, post rock eta noise koordenatuetan mugitzen dena. Bakarka landutako abestiak izan arren, taula gainean lau kidek osatutako talde sendo bat ikusiko dugu, momentu lasai eta ez hain lasaiekin. Mattin Arbelaitz (Bateria) Joseba Baleztena (Gitarra), Ibai Gogorza (Gitarra eta ahots nagusia) eta Iñigo Telletxea (baxua) dira egun Harat.

DISKOGRAFIA
📀 Harat [2022]

Kokapena
Mendaro - San Agustin Kultur gunea
Mendaro - San Agustin Kultur gunea(a)n kontzertu gehiago
Bilaketa metodo berriak