RUDIGER
Gararock Udazkenean musika zikloaren barnean Rudiger banda zuzenean ariko da urriaren 30ean. Emanaldia doakoa izango da.
Felix Buff musikariak gidatzen duen musika egitasmoa da Rüdiger. Willis Drummond taldeko bateria-jotzailea izateagatik da ezaguna Felix Buff, baino talde askoren laguntzaile aritu da urteak atzera ere, Joseba Irazoki eta Lagunak, Rafa Berrio edo Joseba Lenoir Gang taldeetan esaterako. Rüdiger egitasmoa konfinamendu garaian sortu zen, bere buruan zituen kantu zirriborro batzuk gitarra akustikoarekin kantu bilakatzean. Gerora etorri zen ‘Before It’s Vanished’ debuteko diskoa, estudioko bigarrena ‘The Dancing King’, eta berriki kaleratu den ‘Love is a Muscle’ hirugarren lana.
DISKOGRAFIA
📀 Before It’s Vanished [2021] 📀 The Dancing King [2023] 📀 Love is a Muscle [2026]
ORDUTEGIAK
20:00 Ateak Ireki eta DJa
22:00 RUDIGER