Espal-oi! + Ahantzi + Burutik + Dj Tostakis
Zumarragako Santa Ixabel jaien barnean musika egitarau ederra prestatu dute Txoznagunean.
Eskusoinuak protagonismo berezia duen banda da Burutik. Akordeoiaren melodiaren atzean rocka dago. Gitarra elektrikoak, bateria, baxua eta ahots urratua. Talde berria eta gaztea da Burutik. Iaz ‘Paradisua’ izeneko lana plazaratu zuten, eta aurten dagoeneko lan berri baten aurrerapena sareratu dute, ‘Damuak’ kantuarekin. Taldeak bere aurkezpenean dionez, eskusoinua ideia berritzaileetan egokitzen dute, eta ideia berritzaileei eskusoinua gehitu. Protesta kantak dira, musikalitate handiarekin. Rockaren eremu ezberdinetara egokitu eta martxan jarriak. Iranzu, Kapon, Jokin, Luar eta Mikel dira Burutik. Boskote nafar bat, euskal doinu berriak eginez.
ZUMARRAGA – SANTA IXABEL – TXOZNETAKO KONTZERTUAK
UZTAILAK 02 OSTEGUNA
00:30 Muxutruk + Dj Kokorokeo
UZTAILAK 3 OSTIRALA
21:30 Talka + Hazas + Dj GZ + DJ Euken
UZTAILAK 04 LARUNBATA
22:00 Espal-oi! + Ahantzi + Burutik + Dj Tostakis