Burutik + Nafarroa 1512 + Kanpax
Amoroto jaien barnean Burutik (argazkian), Nafarroa 1512 eta Kanpax zuzenean ariko dira herriko Frontoian. Emanaldi honetarako sarrera ordaindu beharko da.
Eskusoinuak protagonismo berezia duen banda da Burutik. Akordeoiaren melodiaren atzean rocka dago. Gitarra elektrikoak, bateria, baxua eta ahots urratua. Talde berria eta gaztea da Burutik. Iaz ‘Paradisua’ izeneko lana plazaratu zuten, eta aurten dagoeneko lan berri baten aurrerapena sareratu dute, ‘Damuak’ kantuarekin. Taldeak bere aurkezpenean dionez, eskusoinua ideia berritzaileetan egokitzen dute, eta ideia berritzaileei eskusoinua gehitu. Protesta kantak dira, musikalitate handiarekin. Rockaren eremu ezberdinetara egokitu eta martxan jarriak. Iranzu, Kapon, Jokin, Luar eta Mikel dira Burutik. Boskote nafar bat, euskal doinu berriak eginez.
Nafarroa 1512 taldea Sakana bailarako Arbizu herrian sortu zen 2010 urtean. Musikalki street punk doinuetan sakontzen du bandak, eta hamabost urteko ibilbidean estudioko lau disko plazaratu dituzte, zenbait kantu suelto sarean zintzilikatzearekin batera. Taldean formazioa aldaketak izan dituzten arren, tinko eutsi diote haserako norabideari.
DISKOGRAFIA
📀 Fronte berria (2016) 📀 Garraxarik Sakonena (2019) 📀 Iraungo du (2020) 📀 Askatasun Haizea (2023)
AMOROTOKO JAIAK – KONTZERTUAK
UZTAILAK 01 ASTEAZKENA
21.00 Hektor Folk + Zauria + 48280 + Dj Domin – Plazan
UZTAILAK 02 OSTEGUNA
20:00 Discoplay Jon Casamayor-en eskutik – Plazan
UZTAILAK 3 OSTIRALA
22:30 Burutik + Nafarroa 1512 + Kanpax – Frontoian
(Sarrera: Aurrez 5 euro. Egun berean 7 euro)
02:30 Gora Herria – Plazan
onodren Dj Pantxineta – Txosnan
UZTAILAK 04 LARUNBATA
20:00 Sakatu elektrotxaranga – Plazan
23:00 Txapela Brava + Mirua + Dj Maikiño – Plazan