DJ Tostakis + Skabidean + La Fulana

24
Uzt
22:30
ERRENTERIA/ORERETA (GIPUZKOA)
LINO GUNEA - ORAINGOZ HAU
Doako emanaldia, jaiak

Oreretako Oraingoz Hau! mugimenduak musika egitarau ederra prestatu du Madalenak jaietarako. Bi gune nagusitan prestatu dituzte ekimenak, eta Lino eta Panier gunean burutuko dira zuzenekoak.

Skabidean

Skabidean 2012an Iruñerrian sorturiko ska, reggae eta rocksteady taldea da. Egun 10 musikarik osatzen dute eta dagoeneko taldeak 200 kontzertu baino gehiago eman ditu euskal geografiaren bazter guztietan zehar.

Taldeak doinu karibetarrak Euskal Herriratzen ditu, jamaikako doinu sinkopatuak, hain zuzen. Hala ere, taldea ez da jamaikar garbizalekeriarekin mugatzen, eta skaz, reggaeaz eta rocksteadyaz haratago, boogiea edo funkya bezalako estiloak lantzen saiatzen da, beti ere jamaikar musikak berezkoa duen erritmo sinkopatu bereizgarria mantenduz. Gainera, taldeak euskaraz egiten du bere abestien gehiengoa, baina hainbat abesti eta errepika grabatu ditu ingeleraz, baita bi gazteleraz ere.

Egun, taldea 10 kidez osaturik dago: gizonezko abeslari bat, 2 emakumezko abeslari, baxujolea, gitarrajolea, bateriajolea, teklatujolea eta hiru haizezko (tronboijolea, tronpetajolea eta saxofoijolea). Dagoeneko taldeak estudioko 4 disko karrikaratu ditu: ‘Skabidean’ (2017), ‘Bideak darrai’ (2018), ‘Izaera’ (2020) eta ‘Hiri zahar zikina’ (2022).

ORERETAKO JAIAK 2026 – ORAINGOZ HAU! – LINO GUNEA – KONTZERTUAK

UZTAILAK 21 ASTEARTEA
01:00 Hazas
02:30 Larrutan + DJ Potzons

UZTAILAK 22 ASTEAZKENA
20:00 Naizpresidente
01:30 Dantzall Sound & Mxk3r + Little Martin Selektah eta Lagunak

UZTAILAK 23 OSTEGUNA
17:00 DJ Bull
21:00 Ximaur
22:30 Etsaiakeroak
00:00 The Real Mckenzies

UZTAILAK 24 OSTIRALA
22:30 DJ Tostakis
01:30 Skabidean
03:00 La Fulana

UZTAILAK 25 LARUNBATA
01:00 Txamakos
02:30 Dardara

Kokapena
ORAINGOZ HAU - LINO GUNEA
ORAINGOZ HAU - LINO GUNEA(a)n kontzertu gehiago
Bilaketa metodo berriak