Hertx + Skabidean + Gautegun erromeria

25
Uzt
23:00
ARRIGORRIAGA (BIZKAIA)
Txosnagunean
Doako emanaldia, jaiak
Skabidean

Skabidean 2012an Iruñerrian sorturiko ska, reggae eta rocksteady taldea da. Egun 10 musikarik osatzen dute eta dagoeneko taldeak 200 kontzertu baino gehiago eman ditu euskal geografiaren bazter guztietan zehar.

Taldeak doinu karibetarrak Euskal Herriratzen ditu, jamaikako doinu sinkopatuak, hain zuzen. Hala ere, taldea ez da jamaikar garbizalekeriarekin mugatzen, eta skaz, reggaeaz eta rocksteadyaz haratago, boogiea edo funkya bezalako estiloak lantzen saiatzen da, beti ere jamaikar musikak berezkoa duen erritmo sinkopatu bereizgarria mantenduz. Gainera, taldeak euskaraz egiten du bere abestien gehiengoa, baina hainbat abesti eta errepika grabatu ditu ingeleraz, baita bi gazteleraz ere.

Egun, taldea 10 kidez osaturik dago: gizonezko abeslari bat, 2 emakumezko abeslari, baxujolea, gitarrajolea, bateriajolea, teklatujolea eta hiru haizezko (tronboijolea, tronpetajolea eta saxofoijolea). Dagoeneko taldeak estudioko 4 disko karrikaratu ditu: ‘Skabidean’ (2017), ‘Bideak darrai’ (2018), ‘Izaera’ (2020) eta ‘Hiri zahar zikina’ (2022).

ARRIGORRIAGAKO TXOSNAGUNEA 2026 – KONTZERTUAK

UZTAILAK 21 ASTEARTEA
22:30 Sukena + Deborah Riff + Dj Koxk (Txosnagunean)

UZTAILAK 24 OSTIRALA
22:00 Sonic Free Station + Gozategi + Naxker (Argala plazan)
02:15 Dj Pakita Penas (Txosnagunean)

UZTAILAK 25 LARUNBATA
23:00 Hertx + Skabidean + Gautegun erromeria (Txosnagunean)

Kokapena
Txosnagunea Arrigorriaga
https://www.instagram.com/arrigorriagakogazteak/
Txosnagunea Arrigorriaga(a)n kontzertu gehiago
Bilaketa metodo berriak