Arene 6 + Sexpeare
Portugaleteko Kuadrillak musika egitarau ederra prestatu dute jai egunetarako. Gauero izango da zer entzun, Gozategiren triki erritmoetatik AimarZren elektronikara.
Talde berria izan arren, banda osatzen duten musikariek eskarmetu handia dute musika ezsenan. Urteak atzera Erasoka, Smoking Barrels edota ukabilkada taldeetan ibilitakoak dira kideak. Aurreko taldeen rock eta punk oi! giroak alde batera uzti gabe, baino norabide berriak gehituz musikar, bidean bi grabaketa burutu dituzte, biak Sounds of Sirens estudioetan Iruñean. ‘Errautsetatik’ izeneko lehen diskoak 2022 urtean ikusi zuen argia, eta bertan 10 kantu biltzen ziren. 2023 honetan bi kantu berri plazaratu ditu taldeak ‘Bereizezinak’ izenpean, Kaset Ekoizpenak eta Tough Ain’t Enough Records zigiluen babesean. Lana Ep formatuko diseinu ederrean bilduta dator, eta laster argia ikusiko duen disko berriaren aurrerapen kantuak dira.
DISKOGRAFIA
📀 Errautsetatik [2022] 📀 Bereizezinak [2023]
2009 urtetik martxan dagoen taldea da Las Sexpeares. Musikalki punk rock doinuetan sakontzen dute, indie giroei muzin egin gabe, energia handiko kantu oldarkorretan. Barakaldotik egurra latz banatzen dute, eta hori erakusten dute agertoki gainean. Musika bidean bost disko kaleratu dituzte, horietako azkena 2023 urtean El Dromedario Records diskoaetxearen babesean argia ikusi zuen ‘Sexpeares’ lana
PORTUGALETEKO JAIAK – KUADRILLEN ESZENATOKIA – KONTZERTUAK –
OSTIRALA 7
21:00 Gozategi + Swamp + Malakias Mx3
LARUNBATA 8
21.30 Arene 6 + Sexpeare
ASTELEHENA 10
18.00 Bassajaun Sound Sistem
OSTEGUNA 13
19:00 Ondoezik elektrotxaranga
OSTIRALA 14
22:30 AimarZ + Tatta
IGANDEA 16
21:00 Leihan erromeria