Añube + Brigade Loco + Unidad Alavesa

16
Urr
18:00
ATAUN (GIPUZKOA)
Plaza

Urriaren 16an Añube, Brigade Loco eta Unidad Alavesa (argazkian) zuzenean ariko dira Ataun herrian, euskal preso, errefuxioatu eta deportatuen aldeko gaualdian. Arratseko 18:00 aurrera izango dira zuzeneko emanaldiak.

Unidad Alavesa

Unidad Alavesa taldea Ataun (Gipukzoa) herrian sortu zen 2016. urtean eta musikalki folk-rock musika eremuan kokatzen da. Taldea osatzen duten kideen artean musikari arituak topa daitezke, tartean, Brigada Criminal, Bizardunak, Fiachras, Benito Lertxundi, Ancha es Castilla, edota Los Zopilotes Txirriaos bezalako taldeen arituak. Taldearen hastapenetatik musikari berdinek osatzen dute banda: Cantaro Garrafa (Gitarrak eta ahotsa), Bartolo Pichi (Gitarrak), Papas Aja (Baxua), Abosin Origen (Bateria) eta San Pete (Trikia eta banjoa). ‘Made in Germany’ izena darama taldearen estudioko azken diskoak.

Brigade Loco

Brigade Loco taldeak, konfinamendu erdian kaleratu zuen ‘Amets Bati Lotuta’ diskoa, eta hainbat emanaldi eskaini dituzte taldearen estudioko bigarren emaitza dena aurkezteko. Musikalki melodia askoko kantuak dira, non base erritmikaoren presentzia handia den, gero, gitarrek beraien riff ederrak egiteko. Brigade Locoren kantuen hitzetan, egunero gure inguruan gertatzen diren egoerak islatzen dira. Oier (Baxua), Mikel (Gitarra), Alex (Gitarra), Manex (Bateria) eta Landerrek (Ahotsa) osatzen dute banda.