Alarma Morea + Ganibet + Bad Sound + Aingura
Ikama ikasle antolakundeak jaialdia antolatu du Gernikako Astran. Ekainaren 6an izango da eta egun osoko egitarauaren barnean Alarma Morea (argazkian), Ganibet, Bad Sound eta Aingura ariko dira zuzenean.
2019 urtean Zumarragan sortzen den musika egitasmoa da Alarma Morea. Musikalki erritmo dantzagarrietan sakontzen dute eta bide horretan euskaraz egindako rumba edo flamenkoa dira taldearen zutabe nagusiak. Kantu propio eta kantuen moldaketekin osatzen dute zuzeneko kantu zerrenda, eta, emakumearen borroka eta ahalduntzea dute xede, horretarako letrak eta melodiak erabiliz, konzientziak landu eta espazioak berreskuratzeko helburuarekin. Uxue Plagaro (ahotsa, kajoia eta perkusioa), Ainhoa Plagaro (gitarra eta ahotsa), Amets Albisu (dantza eta perkusioa) eta Nuria Culla (baxua) dira egun Alarma Morea.
Amaiur Goikoetxea (ahots nagusia eta sinteak) eta Ekain Alegre (gitarra, teklatuak, ahotsa) musikariek osatzen dute Gabinet egitasmoa, eta kantu solteen bidez ezagutu genituen sarean. Nafarroako Sakana bailaratik datoz eta bidean ‘Zure Zeru’ disko txikia plazaratau dute, Pop kutsua du beraien musikak, baina hyperpop-etik ere edaten dute. Bikoak sortukiko kantuen artean Gazteon Eskutik ekimenaren ‘Galdera guztiak’ kantua topatu diateke ere, Irune Ziztada lagun egindako kanta.
2003.urtean Irun (Gipuzkoa) herrian sortutako musika taldea da Bad Sound. Reggae, Dancehall eta Ragga estiloak biltzen dituen musika egitasmoak urteak daramatza Euskal Herriko eszenatoki ezberdinak alaitzen eta aztoratzen. Selektah Stepi (DJ) eta Kenitra (MC) dira egun Bad Sound taldeko kideak, eta urte hauetan guztietan ehundaka (milatik gora akaso…) emanaldi eskaini dituzte. Euskal reggae eszenako beteranoak dira, eta erreferente izan dira gerora etorri diren gazte belaunaldi askorentzat. Taldearen estudioko azken diskoak 2018 urtean ikusi zuen argia ‘Birsortzen’ izenean.