Alarma Morea Putas + Amak
Oreretako Oraingoz Hau! mugimenduak musika egitarau ederra prestatu du Madalenak jaietarako. Bi gune nagusitan prestatu dituzte ekimenak, eta Lino eta Panier gunean burutuko dira zuzenekoak.
2019 urtean Zumarragan sortzen den musika egitasmoa da Alarma Morea. Musikalki erritmo dantzagarrietan sakontzen dute eta bide horretan euskaraz egindako rumba edo flamenkoa dira taldearen zutabe nagusiak. Kantu propio eta kantuen moldaketekin osatzen dute zuzeneko kantu zerrenda, eta, emakumearen borroka eta ahalduntzea dute xede, horretarako letrak eta melodiak erabiliz, konzientziak landu eta espazioak berreskuratzeko helburuarekin. Uxue Plagaro (ahotsa, kajoia eta perkusioa), Ainhoa Plagaro (gitarra eta ahotsa), Amets Albisu (dantza eta perkusioa) eta Nuria Culla (baxua) dira egun Alarma Morea.
ORERETAKO JAIAK 2026 – ORAINGOZ HAU – PANIER GUNEA – KONTZERTUAK
UZTAILAK 21 ASTEARTEA
01:00 Sisklata
01:30 Onki Xin
UZTAILAK 22 ASTEAZKENA
19:00 White Carters
22:00 Ereintza erromeria
00:00 Peppermint Sextet
UZTAILAK 23 OSTEGUNA
23:30 Karaokea
UZTAILAK 24 OSTIRALA
23:30 Alarma Morea
01:00 Putas Amak