BERTSIO GAUA

19
Abn
19:30
MUTRIKU (GIPUZKOA)
GAZTETXEA
Doako emanaldia

Abenduaren 19an, larunbata, Mutrikun ospatzen den Santo Tomas azokaren harira, urteroko hitzordu berezia izango da Mutrikuko Gaztetxian.

Arratsaldeko 19:30etik aurrera, Mutrikuko Rock Kolektiboko kideek eta musikaren inguruko hainbat lagunek oholtza hartuko dute Euskal Herriko eta nazioarteko talde ezagunen kantuen bertsioak eskaintzeko. Urtean zehar musika inguruan sortzen den komunitatea elkartzeko egun berezia izaten da, festa giroa ederra sortuz.

Ekitaldirako sarrera doakoa izango da.

Gainera, barrako irabazi guztiak Mutrikuko Rock Kolektiboarentzat izango dira, urtean zehar antolatzen diren kontzertu, jaialdi eta kultur ekimenak egiten jarraitzeko.

Kokapena
Mutrikuko Gaztetxea
Mutrikuko Gaztetxea
Zubiaga Plaza
20830 Mutriku
https://twitter.com/mugagaztetxia
Mutrikuko Gaztetxea(a)n kontzertu gehiago
Bilaketa metodo berriak