JOSEBA B. LENOIR GANG + Mangual + Brain Squeezer & Le Rougarou binilo pintxada

11
Abn
22:30
MUTRIKU (GIPUZKOA)
GAZTETXEA
Sarrera 5 euro

Abenduaren 11n, ostirala, gaueko 22:30ean, Mutrikuko Gaztetxiak Joseba B. Lenoir Gang taldea hartuko du.

Joseba Baleztena musikaria buru duen proiektua Euskal Herriko musika alternatiboaren proposamen berezienetako bat da. Rock klasikotik, folk amerikarratik eta psikodeliatik edaten duten kantuak sortzen ditu, betiere nortasun handiko zigilu propio batekin. Azken hamarkadan publikoaren eta kritikaren aitortza jaso du bere lanek, eta zuzenekoetan erakutsi izan duen indarra taldearen ezaugarri nagusietako bat bihurtu da.

Oraingoan, berriki kaleratutako diskoa aurkeztera etorriko dira Mutrikura. Lan berriko abestiez gain, bere ibilbideko kanturik ezagunenak entzuteko aukera ere izango da.

Kontzertuaren ostean, gauak aurrera jarraituko du Mangual + Brain Squeezer & Le Rougarou-ren eskutik egingo den binilo pintxadarekin.

Kokapena
Mutrikuko Gaztetxea
Mutrikuko Gaztetxea
Zubiaga Plaza
20830 Mutriku
https://twitter.com/mugagaztetxia
Mutrikuko Gaztetxea(a)n kontzertu gehiago
Bilaketa metodo berriak