MEISON + S.A.D.
Azaroaren 28an Meison (argazkian) et S.A.D. zuzenean ariko dira Antixena gaztetxean Burrunda faktoriaren egitarauaren barnean.
MEISON
2022an kaleratu zuten beren lehen singlea: Ortozik. Bi urte geroago, “48240” izeneko EPa kaleratu zuten, eta lan horrek Euskal Herriko hainbat eszenatokitara eraman zituen: Iparragirre, Getariako gaztetxea, Ubier fest, Musikadero edo Bergarako gaztetxea, besteak beste. 2025ean, Betepaeta kolektibora batu zen, Ithaka, Dena, Nekktar eta Mahl Kobat taldeekin batera. 2026an aurkeztu dute beraien lehen lan luzea: “ULTRAPOP”. ETEN espazio sonoroan ekoitzi dute, eta, disko honetan, soinu garbiagoa landu dute.
SISTEMAK ARRISKUTSUAK DIRA (S.A.D.)
Sistemak Arriskutsuak Dira (S.A.D.) Leioan sortu zen 2019an. “Why So Happy?” eta “Don’t Blame The Kids” EPetan hainbat soinurekin jolasten ibili ostean, pandemiatik kaleetara irten ziren 2021ean “Aieru” deituriko beraien lehen LParekin. Eten estudioan ekoitzitako lehen disko horrek grungearen, punk rockaren eta rock alternatiboaren eraginak uztartzen ditu, energia, melodia ilunak eta letra introspektiboak konbinatuz.
2023an, “Nika” deituriko bigarren lan luzearekin jarraitu zuen taldeak, Euskal Herriko musika alternatiboaren eszenan bere lekua egiten, eta 2024an VillaSoundBilbao lehiaketako Musika Bulegoa saria jasotzera iritsi ziren.
Urte hauetan zehar aldaketa asko izan ditu taldeak, formazio zein musika aldetik. Gaur egun, oinarrian punk rocka mantendu arren, elektronika eta popa entzun daitezke kaleratu dituzten singleetan. Azken singlea, gainera, “Ezin esan ezer”, gure herriko Maddi Arlaznonekin eginiko kolaborazioa da.
Unai Unzuetak (gitarra), Ibon Azpirik (baxua) eta Aiert Agirrek (bateria) 2020an sortu zuten Meison taldea, eta 2024ko martxoan kaleratu zuten ‘48240’ izeneko debuteko lana. Bost kantuz osaturiko EP txikia da, non ‘Etxeko euskeran abestuteko punke’ bezala definitzen duten musikariek. Diskoa taldearen entsegu lokalean grabatu da, eta diseinuaz Sergio Devesa zaldibartarra arduratu da.
Sistemak Arriskutsuak Dira, edo SAD. Nahi duzuen bezala. Bilbon sortuko hiruko banda ba honakoa, eta dagoeneko kalean dute lehen diskoa: ‘Aieru’. Urtzi Iza soinu teknikariak grabatu eta ekoiztu du diskoa, Eten estudioan, eta Atico Stereo zigilupean ikusi du argia berriki. Musikalki Punk rock, pop edota metal estiloko kantuak bildu dituzte lehen lan honetan.
Patrue-Kalea, 7
20560 Oñati