Arene 6 + Askazi + Nafarroa1512
ZEK Zaldibiko ekintza kulturalak antolatutako kontzertua. Oraingo honetan Arene 6, Askazi eta Nafarroa 1512 taldeak arituko dira zuzenean Azaroaren 6 gauean.
Talde berria izan arren, banda osatzen duten musikariek eskarmetu handia dute musika ezsenan. Urteak atzera Erasoka, Smoking Barrels edota ukabilkada taldeetan ibilitakoak dira kideak. Aurreko taldeen rock eta punk oi! giroak alde batera uzti gabe, baino norabide berriak gehituz musikar, bidean bi grabaketa burutu dituzte, biak Sounds of Sirens estudioetan Iruñean. ‘Errautsetatik’ izeneko lehen diskoak 2022 urtean ikusi zuen argia, eta bertan 10 kantu biltzen ziren. 2023 honetan bi kantu berri plazaratu ditu taldeak ‘Bereizezinak’ izenpean, Kaset Ekoizpenak eta Tough Ain’t Enough Records zigiluen babesean. Lana Ep formatuko diseinu ederrean bilduta dator, eta laster argia ikusiko duen disko berriaren aurrerapen kantuak dira.
DISKOGRAFIA
📀 Errautsetatik [2022] 📀 Bereizezinak [2023]
Nafarroa 1512 taldea Sakana bailarako Arbizu herrian sortu zen 2010 urtean. Musikalki street punk doinuetan sakontzen du bandak, eta hamabost urteko ibilbidean estudioko lau disko plazaratu dituzte, zenbait kantu suelto sarean zintzilikatzearekin batera. Taldean formazioa aldaketak izan dituzten arren, tinko eutsi diote haserako norabideari.
DISKOGRAFIA
📀 Fronte berria (2016) 📀 Garraxarik Sakonena (2019) 📀 Iraungo du (2020) 📀 Askatasun Haizea (2023)
Santa Ana auzoa 3
Eskoriatza