Arene 6 + Skabidean

19
Ira
23:00
LEZO (GIPUZKOA)
Karlos Saldise plaza
Doako emanaldia, jaiak

Irailaren 19an Arene 6 eta Skabidean (argazkian) zuzenean ariko dira lezo herriko Karlos Saldise plazan.

Skabidean

Skabidean 2012an Iruñerrian sorturiko ska, reggae eta rocksteady taldea da. Egun 10 musikarik osatzen dute eta dagoeneko taldeak 200 kontzertu baino gehiago eman ditu euskal geografiaren bazter guztietan zehar.

Taldeak doinu karibetarrak Euskal Herriratzen ditu, jamaikako doinu sinkopatuak, hain zuzen. Hala ere, taldea ez da jamaikar garbizalekeriarekin mugatzen, eta skaz, reggaeaz eta rocksteadyaz haratago, boogiea edo funkya bezalako estiloak lantzen saiatzen da, beti ere jamaikar musikak berezkoa duen erritmo sinkopatu bereizgarria mantenduz. Gainera, taldeak euskaraz egiten du bere abestien gehiengoa, baina hainbat abesti eta errepika grabatu ditu ingeleraz, baita bi gazteleraz ere.

Egun, taldea 10 kidez osaturik dago: gizonezko abeslari bat, 2 emakumezko abeslari, baxujolea, gitarrajolea, bateriajolea, teklatujolea eta hiru haizezko (tronboijolea, tronpetajolea eta saxofoijolea). Dagoeneko taldeak estudioko 4 disko karrikaratu ditu: ‘Skabidean’ (2017), ‘Bideak darrai’ (2018), ‘Izaera’ (2020) eta ‘Hiri zahar zikina’ (2022).

Arene 6

Talde berria izan arren, banda osatzen duten musikariek eskarmetu handia dute musika ezsenan. Urteak atzera Erasoka, Smoking Barrels edota ukabilkada taldeetan ibilitakoak dira kideak. Aurreko taldeen rock eta punk oi! giroak alde batera uzti gabe, baino norabide berriak gehituz musikar, bidean bi grabaketa burutu dituzte, biak Sounds of Sirens estudioetan Iruñean. ‘Errautsetatik’ izeneko lehen diskoak 2022 urtean ikusi zuen argia, eta bertan 10 kantu biltzen ziren. 2023 honetan bi kantu berri plazaratu ditu taldeak ‘Bereizezinak’ izenpean, Kaset Ekoizpenak eta Tough Ain’t Enough​ Records zigiluen babesean. Lana Ep formatuko diseinu ederrean bilduta dator, eta laster argia ikusiko duen disko berriaren aurrerapen kantuak dira.

DISKOGRAFIA
📀 Errautsetatik [2022] 📀 Bereizezinak [2023]

Bilaketa metodo berriak