Hell Beer Boys + Karne Cruda
Urriaren 3an Hell Beer Boys (argazkian) eta Karne Cruda taldeak zuzenean ariko dira Azkoitiko Elkargunean. Emanaldia 21.30etan hasiko da eta sarrerak dagoeneko salgai daude on line eran.
Hell Beer Boys
Hell Beer Boys, 2002 urtean Goierrin sortutako Street Punk taldea da. Barduliako mugimendua ulertzeko ezinbesteko taldea izan da, eta erreferente zuzen bat atzetik etorri diren talde askorentzako. Hiru disko kaleratu dituzte musika bidean, “Ratas Del Oria”, “My Crew” eta “No Penseis Por Mi” lanak. Hainbat urte oholtzatik kanpo pasa ostean pasa den urtean Elgetan egin zen omenaldi jaialdi batetan kontzertu bat eskaini zuten, eta egun emanaldi batzuk eskaitzen ari dira. Aukera paregabea beraz, taldea zuzenean ikusteko.