Odolkiak Ordainetan + Bidelapurrak

08
Urt
19:00
GASTEIZ (ARABA)
HellDorado
Sarrera: 12 euro

Odolkiak Ordainetan taldeak bira berria abaituko du argitaratu berri duen ‘Gure Tenplu Galduak’ diskoa aurkezteko. 2027 urteko urtarrilaren 8an Helldorado aretoan ariko da banda, non Bidelapurrak taldea izango duten agertokian lagun.

Odolkiak Ordainetan

Tafallan sortutako rock’n roll taldea da Odolkiak Ordainetan, betiko lagunen artean musikarekiko grina landu eta sentitzen zutena kanporatzeko sortua. Punk rocka, rockabillya eta psychobillya nahasten dituzte, erritmo azkarrak melodia itsaskorrekin uztartuz, jarrera zuzena galdu gabe. Disko luze bat eta bi EP atera dituzte orain arte, eta 2026ko udan haien bigarren lan luzea kaleratu dute ‘Gure Tenplu Galduak’ izenpean, hainbat urteetan zehar landutako abesti bilduma berria.

DISKOGRAFIA
📀  Odolkiak Ordainetan [2014] 📀 Lo Egin aurretik [2019] 📀 Odolkiak Ordainetan vs Screamers & Sinner [2022]   📀 Gure Tenplu Galduak [2026]

Bidelapurrak

2014 urtean sortu zen Bidelapurrak egitasmoa Gasteizen, Ander Solozabal eta Ekaitz Aranberri bat egitean biko formatuko egitasmoan. Denborarekin talde izaera hartzen joan zen eta egun banda sendo bat dira, zazpikote bezala taularatuz zuzeneko emanaldietan zein estudioko grabaketetan. Musikalki folk eta rock giroetara bideratzen dituzte doinuak. Bidean estudioko hiru lan luze kaleratu dituzte, horietako azkena 2024 urteko ‘Inorenak ez diren lurretan’ lana.

DISKOGRAFIA
📀 Zenbat negar bazterretan [2014] 📀 Gorriak eta bi [2018] 📀 Inorenak ez diren lurretan [2024]

Kokapena
HellDorado aretoa
Hell Dorado
Venta de la Estrella Kalea,
Gasteiz
https://www.helldorado.net/
HellDorado aretoa(a)n kontzertu gehiago
Bilaketa metodo berriak