Zinez + Bele Raven + Izaki Gardenak + No Limits + Leihotikan + DJ Pomeranian + Dj Villatek + DJ M.Ravarino
Beste urte batez musika egitarau ederra prestatu dute Txosnagunean Gasteizko jaietarako. Gauero izango da zer entzun bertan diren agertoki ezberdinetan, musikalki eskaintza anitz eta koloretsuan.
Lide Hernando musikariak gidatzen du Bele egitasmoa. Urteak atzera Liher taldean ezagutu genuen, eta egun taldea etenaldi mugagabean den honetan, Belek bere hegaldia abiatu du. Musikalki anitza da Belek proposatzen duena: Soula, funkya, bluesa, musika beltza, urbanoa edo dancehall doinuak. Kontzertuetarako banda izango du ondoan, eta bide horretan Iñigo Etxarri bateri-jole lanetan, Maria Antunez baxuan eta gitarran, eta Sara Alonso teklatuak izango dutu lagun, gitattaz eta ahotsaz arduratuko den Lidek. Bidean, bi disko kaleratu ditu, 2023 urteko ‘Herrari’ eta 2025 urtean argia ikusi zuen ‘Muturrez Zerura’ diskoak, biak, plafaforma digitaletan (Spotyn ezik) eta binilo ederrean kaleratuak besteak beste.
DISKOGRAFIA
📀 Herrari [2023] 📀 Muturrez Zerura [2025]
Jon Basaguren musikariak jarri zuen abian Izaki Gardenak egitasmoa 2011 urte inguruan. Bakarkako egitasmo zena banda itxura hartu zuen denborarekin, eta egun boskote bezala taularatzen da taldea. Musika bidean iraupen luzeko bost lan plazaratu dituzte, eta tartean, zuzeneko bat eta zenbait single txiki. Taldearen azken emaitza 2024 urteko neguan ikusi zuen argia ‘Orube’ izanpean, eta lehen aldiz Alde ilunA zigiluaren babesean. 2024 urtean Granadako La Mina estudioetan grabatu ziren zortzi kantu berri biltzen ditu estudioko azkenak. Aitor Agirre (baxua, ahotsak), Joseba Baleztena (gitarra, ahotsak), Jon Basaguren (ahotsa, gitarra), Dani Arrizabalaga (bateria) eta Libe Kortazar (teklatua, ahotsak) dira egun Izaki Gardenak zuzenean
Leihotikan Iruñeko punk-rock talde bat da. Kaliforniako estiloak eraginda, hardcore melodikoa jotzen dute. Egun, taldeko partaide dira Gorka Armendariz (Ahotsa), Patxi Mercero (Gitarra), Aitor Remon (Baxua) eta Alfonso Contin ‘Titi’ (Bateria). Pare bat maketa kaleratu ostean, Gor diskoetxearekin ‘Hemen ez da ezer aldatzen’ lehen lan luzea kaleratu zuten 1998an. Ordutik, beste zazpi disko argitaratu dituzte, azkena (2018) bikoitza izanik: ‘Non zaude? (Egoen lehian)’ eta Non zaude? (Bizientzat zein hilentzat)’. Azkenik 2023ko azaroan taldearen disko berriak ikusten du argia, ‘Etorkizuna ginenean’
GASTEIZKO TXOSNAK – KONTZERTUAK – JAIAK 2026
ABUZTUAK 4 ASTEARTEA
21:00 Estoldetan
22:00 Ezta Ilen
23:00 Fito Skins
00:00 Akerbeltz
03:00 DJ Bloody Blossom
03:00 DJ Rebax
03:00 Bihotza
ABUZTUAK 5 ASTEAZKENA
22:00 Chocolate Remix
23:00 Arranbe
00:00 Maruxak
02:00 DJ Izenordainak
03:00 DJ Radio Patio
03:00 Dj 3Katu
ABUZTUAK 6 OSTEGUNA
20:00 Irten-Bide
21.00 Matah
22:00 Fatal
23:00 Ganibet
00:00 Süne
02:00 DJ Lobak
03:00 DJ Rosa Mari
03:00 Saturday Kids
ABUZTUAK 7 OSTEGUNA
20:00 Attürri
21:00 Maskak
22:00 Naxker
00:00 Sedientos de Cumbia
02:00 DJ Zirtzart
03:00 Elena Barker b2b Beltranz
03:00 Dj Akr1
ABUZTUAK 8 OSTIRALA
20:00 Zinez
21:00 Bele Raven
22:00 Izaki Gardenak
23:00 No Limits
00:00 Leihotikan
02:00 DJ Pomeranian
03:00 Dj Villatek
03:00 DJ M.Ravarino
ABUZTUAK 9 LARUNBATA
21:00 Sashagurrupachikuda
22:00 Les Testarudes
23:00 Indabe
00:00 Skabidean
02:00 DJ Manbugo
03:00 DJ Suqlent
03:00 Dj Txotxe