Alarma Morea + Burutik + Dj Lustre Labana

31
Uzt
23:00
FORUA (BIZKAIA)
Zelaixen
Doako emanaldia, jaiak

Foruko jaietan ez da zuzeneko musikarik faltako. Uztaialren azken egunean eta abuztuaren lehenean kontzertuak izango dira Zelaixen.

Alarma Morea

2019 urtean Zumarragan sortzen den musika egitasmoa da Alarma Morea. Musikalki erritmo dantzagarrietan sakontzen dute eta bide horretan euskaraz egindako rumba edo flamenkoa dira taldearen zutabe nagusiak. Kantu propio eta kantuen moldaketekin osatzen dute zuzeneko kantu zerrenda, eta, emakumearen borroka eta ahalduntzea dute xede, horretarako letrak eta melodiak erabiliz, konzientziak landu eta espazioak berreskuratzeko helburuarekin. Uxue Plagaro (ahotsa, kajoia eta perkusioa), Ainhoa Plagaro (gitarra eta ahotsa), Amets Albisu (dantza eta perkusioa) eta Nuria Culla (baxua) dira egun Alarma Morea.

Burutik

Eskusoinuak protagonismo berezia duen banda da Burutik. Akordeoiaren melodiaren atzean rocka dago. Gitarra elektrikoak, bateria, baxua eta ahots urratua. Talde berria eta gaztea da Burutik. Iaz ‘Paradisua’ izeneko lana plazaratu zuten, eta aurten dagoeneko lan berri baten aurrerapena sareratu dute, ‘Damuak’ kantuarekin. Taldeak bere aurkezpenean dionez, eskusoinua ideia berritzaileetan egokitzen dute, eta ideia berritzaileei eskusoinua gehitu. Protesta kantak dira, musikalitate handiarekin. Rockaren eremu ezberdinetara egokitu eta martxan jarriak. Iranzu, Kapon, Jokin, Luar eta Mikel dira Burutik. Boskote nafar bat, euskal doinu berriak eginez.

FORUKO JAIAK 2026 – KONTZERTUAK – ZELEIXEN

UZTAILAK 31 BARIKUE
23:00 Alarma Morea + Burutik + Dj Lustre Labana

ABUZTUAK 01 ZAPATUE
21:00 XSakara + La Txama + Bide batez erromeria

Bilaketa metodo berriak