Aramu + White Carters + Txoriburu + Perlata + Le Coupe Gorge

18
Uzt
17:45
BAIONA (LAPURDI)
Besta Alternatiboak - Patxa Plaza
Doako emanaldia, jaiak

Uztailaren 15ean hasi eta 19a bitartean Baionako Besta Alternatiboak ospatuko dira. Patxa plazan jarriko den gunean izango da zer entzun eta zer ikusi arrats zein gauez, bestelako jai eredu baten alde, egitarau anitz eta koloretsuan.

Perlata

Arrasaten 2015ean sortutako punk rock  eta rock&roll taldea da Perlata. Sortu eta gutxira ‘Nondik hasi’ lana plazaratu zuten, eta bidea ondo ikasita, 2018an ‘Urrezko kaiola’ kaleratu zuten. Geldi ez dagoen taldea izanik, 2020 hasieran ‘Duguna esateko’ lana argitaratu zuten. Bide horretan, laster ikusiko du argia Lorenzo records estudioetan grabatu berri duten disko berriak. Gaur egun Maialen (baxua eta ahotsa), Jaione (bibolina), Ane (gitarra eta ahotsa) eta Txerra  (bateria) dira Perlata.

Txoriburu

Punk zirikatzaile eta sentikorra Busturialdetik. 2020 urtean ematen dituzte lehen pausoak txoriburu taldeak, eta 2023an kaleratu zuten iraupen laburreko lehen diska izango zena. ‘Seriotasune Hartzen’ izenpean. Gernikako Iparragirre Rock Elkarteko entsegu lokaletan ereindako haziek 2025 urtean loratu ziren berriz, eta horrela sortzen da ‘Eztau Bururik’ disko berria.

DISKOGRAFIA
📀 Seriotasune Hartzen [2023] 📀Eztau Bururik [2025]

BAIONAKO BESTA ALTERNATIBOAK 2026  – KONTZERTUAK – PATXA PLAZA

UZTAILAK 15 ASTEAZKENA
18:30 Sua
21:35 Ameba
23:30 Barrrk
01:00 Frigo

UZTAILAK 16 OSTEGUNA
18:55 Eraldatzen
21.50 Bisaiak
23:35 Mizelium
01:00 Zeze

UZTAILAK 17 OSTIRALA
17:00 Somak
20:00 Sheep’n’beer
22:00 Sons of Kentucky
23:15 RTZ
01:00 Kalume

UZTAILAK 18 LARUNBATA
17:45 Aramu
19:15 White Carters
21:30 Txoriburu
23:15 Perlata
00:30 Le Coupe Gorge

UZTAILAK 19 IGANDEA
15:00 Nat eta Watson
18:00 Moira Krank

Kokapena
Patxa plaza
Patxa plaza,
Rue des Tonneliers
Baiona
(Lapurdi)
https://www.facebook.com/BaionakoZizpaGaztetxea
Patxa plaza(a)n kontzertu gehiago
Bilaketa metodo berriak