Somak + Sheep’n’beer + Sons of Kentucky + RTZ + Kalume

17
Uzt
17:00
BAIONA (LAPURDI)
Besta Alternatiboak - Patxa Plaza
Doako emanaldia, jaiak

Uztailaren 15ean hasi eta 19a bitartean Baionako Besta Alternatiboak ospatuko dira. Patxa plazan jarriko den gunean izango da zer entzun eta zer ikusi arrats zein gauez, bestelako jai eredu baten alde, egitarau anitz eta koloretsuan.

RTZ Kolektiboa

Rap giroetan datorren banda gaztea da RTZ Kolektiboa. Baionako Zizpa gaztetxean eman zituzten lehen pausoak bertan antolatzen diren rap ikastaroetan, eta agertokietara salto egitean sortzen da kolektiboa. 2023 urtean ‘Konkista’ izeneko lana plazaratu zuten, euskaraz egindako errima eta erritmoak bat egiten duten diskoa. Lanean rapa da nagusi, baino bestelako doinuak ere entzun daitezke drilla edota Boombap erako abestiak tarteko. 2026 honetan taldearen iraupen luzeko bigarrenak ikusten du argia, ‘Eden’ izeneko lana.

DISKOGRFAIA
📀 Konkista [2023] 📀 Eden [2026]

Somak

Somak 2023an jaio zen pop-rock taldea da. Haizea Larrosa (ahotsa, teklatua eta gitarra), Eneko Alaba (bateria), Unai Ibañez (gitarra) eta Eneko Diez (baxua) dira taldeko musikariak. 2025eko maiatzean beraien lehenengo lana argitaratu zuten ‘Iluna Argitu’ izenpean, taldearen hiru kantu batuz bertan. Taldeak disko berria labean du eta laster argitaratuko dira tkantu berriak.

DISKOGRAFIA
📀 Iluna Argitu [2025]

 

BAIONAKO BESTA ALTERNATIBOAK 2026  – KONTZERTUAK – PATXA PLAZA

UZTAILAK 15 ASTEAZKENA
18:30 Sua
21:35 Ameba
23:30 Barrrk
01:00 Frigo

UZTAILAK 16 OSTEGUNA
18:55 Eraldatzen
21.50 Bisaiak
23:35 Mizelium
01:00 Zeze

UZTAILAK 17 OSTIRALA
17:00 Somak
20:00 Sheep’n’beer
22:00 Sons of Kentucky
23:15 RTZ
01:00 Kalume

UZTAILAK 18 LARUNBATA
17:45 Aramu
19:15 White Carters
21:30 Txoriburu
23:15 Perlata
00:30 Le Coupe Gorge

UZTAILAK 19 IGANDEA
15:00 Nat eta Watson
18:00 Moira Krank

Kokapena
Patxa plaza
Patxa plaza,
Rue des Tonneliers
Baiona
(Lapurdi)
https://www.facebook.com/BaionakoZizpaGaztetxea
Patxa plaza(a)n kontzertu gehiago
Bilaketa metodo berriak